Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Zer dantzatzen da Argentinako Euskal Etxeetan?
Argentinako Euskal Astea ospatu berri da Rosarion. Ekitaldi egitarau zabala izan ohi du Euskal Asteak eta horien artean dantzek toki berezia izaten dute. Argentinako Euskal Etxeetako dantza taldeen emanaldia izan ohi da ekitaldi garrantzitsuenetakoa. Emanaldi nagusian eskainitako dantzen errepertorioari begira jarri da Aitor Alava eta hainbat datu bildu ditu.
Zaldibia-Iruñea oinez orain 150 urte bezala
Ibilaldi eta emanaldi berezia burutuko dute Kemen dantza taldeko 15 kidek asteburu honetan. Zaldibiatik Iruñerako bidea oinez egingo dute, eta Nafarroako hiriburura iritsitakoan, Gipuzkoako dantzen emanaldia eskainiko dute. Ez da promesa bat eta ezta penitentzia bat ere, XIX. mendean Zaldibiako dantzariek egindakoa gogoratu eta bizi nahi dute modu horretan.
"CReAnDo - aNdÖ" sormen tallerra Muelle 3 espazioan
Izaskun Santamaria, Gabriel Ocina eta Amaia Pascual-en eskutik dantza garaikideko sormen tallerra burutuko da dantza ikasketak eta dibulgazioa sustatzen dituen Muelle 3 Danza Bilboko gunean.
Mutxiko Eguna urriaren 14an ospatuko da Arrangoitzen
Jauzi edo mutxikoen urteroko Arrangoitzeko zita garrantzitsua datorren igandean izan da. Aurtengo ekitaldian mutxikoak dantzatzeko doinuak biltzen dituen diska bat aurkeztuko da: "Aintzina". CD horretan jauziak dantzatzeko 13 doinu berri bildu dituzte.
Kukaik harrera bikainarekin osatu ditu Kolonbiako emanaldiak
Kukai Dantza Konpainiak Manizaleseko Antzerki Jaialdia irekitzeko ardura izan du aste honetan, eta guztira hiru emanaldi egin ditu Kolonbiako Antzerki topaketa esanguratasuenean. Guztiak ere arrakasta handiarekin igaro dira, baina nabarmentzekoa da jaialdiaren inaugurazio ekitaldian Kukaik leporaino betetako Los Fundadores antzokian ‘Otehitzari Biraka’ ikuskizunarekin egindako saioa.
Ikusle kopurua hirukoiztu du Dantza Hirian ekimenak
Pasa den irailean, irailaren 12tik 22ra bitartean, Baiona-Donostia Euro-hirian ospatu da Mugaren Bi Alde II. Dantza Jaialdia hiri paisaietan. Bigarren edizio honetan aurreko ekitaldiaren ikusle kopurua hirukoiztu da.
Kukaik Kolonbian aurkeztuko ditu bere lanak
Nazioarteko Antzerki Jaialdi bat ospatzen ari da egunotan Kolonbian, Manizales hirian, eta sei euskal konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte bertan. Tanttaka, Vaivén eta Markeliñe antzerki taldeekin batera, Kukai dantza taldeak bi lan eskainiko ditu bertan, Otehitzari biraka eta Taupadak.
Argira ikusgarria estreinatuko du Verdinik Errenterian
Donostiako talde beteranoaren seigarren ikuskizuna da Argira. Errenteria Hiria Kultur Etxean aurkeztuko da igande honetan, 20:00etan, Verdini Dantza Taldearen Argira ikuskizuna. Isabel Verdiniren obra honek ahalmen urriko pertsonekiko gizartearen gehiegizko babesaren kezka planteatzen du.
Lurra ikusgarria eskainiko du Harizti Dantza Taldeak
Harizti Barañaingo Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatuko du dantzen ikusgarri batekin. Lurra, airea, ura, sua ikusgarriak historian zehar Hariztin egon diren dantzari guztiak bilduko ditu Datorren larunbatean, urriaren 6an eta arratsaldeko zortzietan, Lurra, airea, ura, sua ikusgarria emango da Barañain Auditorioan. Ikusgarri hori Harizti dantza taldeak antolatu du haren 20 urteak ospatzeko.
Momix, dantza efektistaren maisuak Euskal Herrian
Momix dantza konpainia ezaguna Euskal Herriko hainbat hiriburutan izango da datozen egunotan. Urriaren 5ean eta 6an Iruñean, 9an Gasteizen, 12an eta 13an Bilbon, eta 16 eta 17an Donostian. Sun Flower Moon ikuskizuna eskainiko du Momix-ek euskal hiriburu horietan. Dantzaren plastikotasuna eta efektismoa azken muturreraino eramateko duen gaitasunak eraman du arrakastara Momix.
Dokumentuaren akzioak