Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal koreografoen I. Jaialdia egingo da Berlinen
Euskal koreografoen I. jaialdia anolatu dute Berlinen urriaren 16tik 18ra. Irakurraldiak eta dantza bilduko dituzte hiru emanalditan. Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Michael Kasper ariko dira irakurle eta Ertza, Kukai eta Mikel Aristegiren konpainiak ariko dira dantzan.
ABBEk Igor Yebra ekarriko du 09/10 denboraldiari hasiera emateko
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBEk), 09-10 denboraldiari hasiera emateko, Bordeleko Opera Nazionalaren Balleteko dantzari izarra den Igor Yebra aurkezten du aparteko gala batean. Bilboko dantzariak, ABBE kideen eskariari erantzunez, gainezka dagoen bere agendan hutsunea bilatu du lehen mailako ekitaldi honen erabateko antolaketaz arduratzeko.
Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da
Asteburu honetan, Antton Bastida txistulari donostiarra hil da, 91 urte zituela. Antton Bastidaren txistulari jarduna, gerra garaian, ordurako atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak eratutako Eresoinka talde kulturalagatik da, batik bat, ezaguna. Talde hura, jakina denez, Europako antzokietan barna ibili zen "enbajadore" lanetan, kulturaren bidez euskaldunen egoera azaltzen eta salatzen, europarren bihotza bigundu nahian; dantzari, txistulari, kantari eta hainbat laguntzailez osatutako talde erraldoia zen Eresoinka.
Dantzan Bilaka 09
Dantzan Bilaka ekimena bere azken fasera heldu da aurtengoz. Koreografo berriei zuzendutako programa da haien sorkuntzaren inguruko grinak landu ditzaten. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka egitasmoa azaroa hasieran amaituko da. Parte hartu duten koreografoek Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuko dituzte.
Igor Yebraren omenaldia Errusiako Balet-ei
2009. urte honetan mundu guztiko dantza konpainiak ari dira Sergei Diaghilev-ek abiatutako Errusiako Balet-en sorrera ospatzen. Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) ere ospakizunekin bat egin nahi izan du eta Igor Yebra dantzariak heldu den urriaren 10ean Bilbon eginen duen dantzaldian Errusiako Balet-en errepertorioko bi pieza eskainiko dituzte.
Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan
Horra lehen mundu gerrako argazki bitxi bat. Negu gorriak harrapatu zituen gudan errusiar eta alemaniarrak eta gorriak ikusi zituzten. Baina unerik okerrenean ere izaten da dantzarako beta.
Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"
“Ezustekoa” lana aurkeztuko du datorren urriaren 10ean Mikel Aristegik Donostian. 1936an Hernanin fusilatu zituzten 200 lagunetako bat zen Julian Aristegui, Mikelen aitona. Aitarekin trajedia hura gogoratzeko egindako lana dago ikuskizunaren oinarrian. Urriaren 10ean eta 11an aurkeztuko da Unerwarttet - Ezustekoa Donostian, Antzoki Zaharrean.
Armendaritze, Luzaide eta Forua: dantza argazki sorta berriak
Azken hilabeteotako hainbat dantza ekitaldietako zenbait argazki sorta sareratu ditugu dantzan.com-en. Tokian tokiko dantza tradizionalen atalari dagozkion argazkiak dira: Luzaiden Pazko igandez ateratakoak, Armendaritzeko Besta Berri egunean ateratakoak eta Foruan San Inazio egunez egiten duten soka-dantzari ateratakoak.
"Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua
Euskal dantzaren garapena eta bereziki emakumeek dantzatzen munduan izan duten lekua azaltzea da "Andrearen uzta" dantza ikuskizun berriaren helburua. Urriaren 10ean (larunbata) estreinatuko dute Luhusoko Harri Xuri gelan. Thierry Truffaut-ekin egindako lan historiko eta etnologikoan oinarrituz sortu dute ikusgarri hau eta Uztaritzeko Izartxo dantza taldetik eta Errobiko Kaskarotak elkartetik 70 dantzari eta musikalari ariko dira.
"Argazkiak dantzan" bigarren argazki lehiaketa
Bizkaiko dantzarien biltzarrak "Argazkiak dantzan" bigarren argazki lehiaketa iragarri du. Euskal Herriko folklorearekin zerikusi duten argazkiak aurkeztu ahal izanen dira lehiaketa honetara, urriaren 30a baino lehen. Sariak izanen dira eta aurkeztutako argazkiekin erakusketa eginen du Bizkaiko EDBk abendua eta urtarrila bitarte.
Dokumentuaren akzioak