Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Argazkiak dantzan" bigarren argazki lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

"Argazkiak dantzan" bigarren argazki lehiaketa

2009/09/30 16:23

Euskal Folklorearekin zerikusia duten argazkiak saritzea da "Argazkiak dantzan" lehiaketa honen xedea. Edonork har dezake parte lehiaketan, baina pertsona bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izanen ditu, paperean zein formato digitalean helbide honetan: Luis Briñas, 31, behea, 48013, Bilbao..

Argazki digitalek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

  • CDan aurkeztuko dira

  • CDaren azalean azalduko da lanaren izena

  • Argazkiek 300ppp-ko erresoluzioa izan beharko dute e

  • Argazkiek 35x40 cm-ko neurria izanen dute

 

Paperean aurkeztutako argazkiek berriz:

  • Argazkiek 35x40 cm-ko neurria izanen dute

  • Argazkia gutunazal batean aurkztuko da.

  • Gutunazalaren barruan honako datuak idatziko dira: egilearen izen-abizenak, telefonoa, NAN zenbakia, helbide eta helbide elektronikoa. Dantza talderen baten kidea bada, hori ere aipatu beharko da.

 

Argazkirik onenekin erakusketa eginen dute Bizkaiko EDBko egoitzan, abenduaren 15etik, 2010eko urtarrilaren 15a arte.

 

Hiru sari ere banatuko dituzte:

  • Lehenengoari: trofeoa + bi lagunentazko asteburua landetxe batean.

  • Bigarrengoari: trofoea + bi lagunentzako bazkaria.

  • Hirugarrengoari: trofeoa + SPA zirkuitua.

Accesita ere banatuko dute.

 

Erabakia hiru lagunen artean hartuko dute: bata argazkigintzan aditua izango da; bestea, euskal folklorean aditua; eta hirugarrena, Bizkaiko EDBko kidea.

 

Argazkiak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.