Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

Dokumentuaren akzioak

"Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

2009/10/01 13:05

Thierry Truffaut-ekin euskal dantzei buruz egindako lan historiko eta etnologiko baten bidez, «Andrearen Uzta» sorkuntzak, euskal dantzaren garapena kontatzen du lau erretaulaz. Emakumeak dantza munduan izandako lekua eta dantzaren transmisioan izandako rola ere azaldu nahi du ikuskizunak. Antolatzaileek banaketa hau igorri digute:

  • XVII. mende arte, dantzak gizartearen erritoetan leku haundia du. Herriko dantza ospatsua da, deneri idekia (mutikoeri, emazteeri, haurrei, eta adinekoeri),  sasoinen erritmoari lotua zaio, baita sinesmenei eta biziko gertakariei.
  • XVIII. mendetik goiti, Eliza Katolikoaren menpekotasunarengatik, dantza, zeremonia bilakatzen da. Beraz mutikoek dute leku guztia hartzen taulen gainean, bereziki ezkonduak ez diren gazteek. Baztertua izanki, emazteak kodea zaharrak eta errito guztiak transmititzen ditu.
  • XIX. mende bukaeran, Eliza eta Estatuak berexiak dira, estatuak zentralizatuak, eta euskal gizartearen aldeko deretxoak ezeztatuak. Egoera horri buru egiteko, mugimendu abertzalea politikoki eta kulturalki antolatzen da euskal nortasun baten aldarrikatzeko. Kulturalki, talde folklorikoak agertzen dira «ballet» batzuen sortzearekin, euskal nortasunaren berpiztu nahiz. Emazteak mugimendu honen bultzatzaileak dira. Mutil dantzak emazteei egokituak zaizkie, edota sorkuntza batzu eginak, adibidez Axuri beltza.
  • Gaurregun dantza talde ainitz badira, eta Euskal Herriko bizi kulturalean toki haundia dute. «Ballets»-ek turismoko agerraldi folklorikoei lekua utzi ondoren, sorkunde mugimendua agertzen da, euskal dantzari beste nortasun bat eman nahian, baita beste toki bat emazteari. Ber momentuan, herriko dantzek gizartean haien lekua berreskuratzen dute, bereziki mutxikoeri esker. Ondorioz, euskal dantza berriz praktika ospakor eta kulturala bilakatzen da. Azken parte hori geroari buruz itzulia da, eta helburu berri batzu sortzen ditu euskal dantzari begira.

 

"Andrearen uzta" ikuskizuna

 

  • Noiz: urriak 10, larunbata - gaueko 9etan
  • Non: Luhusoko Harri Xuri gelan

 

  • Taula zuzendaritza: Mariya Aneva
  • Musika sorkuntza: Rémy Gachis
  • Dantza sorkuntza: Joxe Cazaubon, Marie Tellechea eta Pantxika Telleria
  • Jantzi sorkuntza: Christine Roberieux
  • Argi sorkuntza: Roger Irigoyen
  • Talde teknikoa (soinua eta argiak): Mikel Etchelecou eta Xabi Senderain
  • Uztaritzeko Izartxo dantza taldetik eta Errobiko Kaskarotak elkartetik 70 dantzari eta musikalari.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.