Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora
Datorren maiatzaren 24ean, Bilboko Euskalduna jauregian izango da San Petersburgoko Eifman balleta. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldian Errusiako ballet horrek Tchaikovsky izeneko lana aurkeztuko du.
Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean
Datorren maiatzaren 14an lehenik eta 29an bigarrengoz Olaeta Balletak emanaldiak eskainiko ditu. Lehena Tafallan, bigarrena, aldiz, Biarritzen. Bietan, Olaeta Balletak elkarteak ballet klasikoa eta euskal folklorea uztartuko ditu. Biarritzen, ordea, ez da bakarrik arituko, bertako Oldarra Balletarekin batera taularatuko baita.
Jon Zamalloa "Txistu" hil da
Euskal musika eta dantza alorrean, Andra Mari dantzari taldearen eskutik, ibilbide paregabe egin duen musikaria hil da. 56 urte zituela hil da Jon Zamalloa "Txistu". Hiletak asteazkenean, apirilak 27, arratsaldeko 19:00etan Galdakaoko Santa Maria parrokian egingo dira.
Gipuzkoako dantzak Donostiako zezen plazan, baina zein dantza da hau?
Guregipuzkoa.net-en sareratzen ari diren argazki bildumen artean, badago sorta bat gure atentzioa deitu duena. Donostian, zezen-plazan, XX. mendearen lehen zatian egindako jaialdi batean egindako argazkiak dira. Hiru talde ari dira Gipuzkoako brokel-dantzaren sortako dantzak egiten, eta tartean, hara, ezagutzen ez dugun dantza bat. Zein dantza ote da?
La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza
Pulsiones sx proiektua, Monica Valenciano eta El Bailadero konpainia, Barbara Bañuelos eta Nomada konpainia izango dira maiatza honetan La Fundicion aretoan euren lanak aurkezten. Horietatik bi "18 urtetik gorakoentzat" programaren barruan aurkeztuko dira.
Buba dantza ikuskizuna
BUBA haurrei zuzenduriko dantza ikuskizuna maiatzaren 29an arratsaldeko bostetan, Gernikako Lizeoan, estreinatuko du Kresala Dantza Taldeak. Ikuskizuna, Eusko Jaurlaritzako Kultur-sailak antolatutako 2011ko Dantza Garaikidearen zirkuiturako aukeratua izan da.
Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua
Aurten Erandion izango da Euskal Herriko dantzari eguna. Maiatzaren 1ean bilduko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzariak herri bizkaitarrean eta Euskal Dantzarien Biltzarrak egitarau potoloa prestatu du egun horren harira eta egun horretarako.
Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden
Igande honetan, Pazko igandez, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu eta salgai jarriko du Luzaiden bertan. Egun horretan ospatzen da Bolant eguna herrian eta horrez gain, Jauzien inguruko azterketa liburu hau denon eskura egongo da.
Kabalkadak Luzaide, Izpura eta Baigorrin Pazko igandez
Igande honetan, apirilaren 24ean, Pazko igandea ospatzen da. Egun hau aitzaki kabalkada ezberdinak ikusteko aukera izango da Luzaide, Izpura eta Baigorrin. Luzaiden aski ezagunak diren bolantak, Izpuran bertako kabalkaden hogeita hamargarren urteurrena eta Baigorrin Nafarroako eguna ospatuko dira besteak beste.
Dantza argazki eder gehiago GureGipuzkoan
GureGipuzkoa etengabe ari da argazkiak jasotzen eta sareratzen, eta dagoeneko izugarrizko altxorra du denon eskura. 125.000 argazki baino gehiago sareratu dira dagoeneko GureGipuzkoaren bidez, eta horien artean dantzaren inguruko argazki eder pila ikusi daitezke.
Dokumentuaren akzioak