Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza

Dokumentuaren akzioak

La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza

2011/04/26 12:59

Maiatza dantzaz kargatuta dator La Fundicion aretora. Hilabetean zehar lau lan ezberdin ikusteko aukera izango da, horien artean bi "18 urtetik gorakoentzat" programaren barruan aurkeztuko dira. Hona hemen La Fundicion aretoan maiatza honetan izango den dantza eskaintza:

  • Pulsiones Sx proiektua - “Fase 1: ¿qué porno?”

Maiatzaren 6, 7 eta 8an, arratsaldeko 20:00etan.

Pornografiak gure bizitzetan duten lekuaren ikuspegi eguneratua herritarroi itzul dakigun ahaleginean lehen urrats gisa. Horren helburuen artean dago, baita, daitezkeen imajinario eta fantasia erotikoak jasotzea eta formatu ezberdinetan proiektatzea.

  • Monica Valenciano eta El bailadero konpainia - “Impregnaciones en la Srta. Nieve y Guitarra

Maiatzaren 9an, arratsaldeko 20:00etan.

Dantzaria eta koreografoa, dantza klasikoa, garaikidea eta antzerkiaren ikasketak egiten jarraitzen du Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan eta Madrileko RESADen. Bere prestakuntza diziplina ezberdinekin osatu du: yoga Iyengar, contact improvisation, boxeoa eta gezi-jaurtiketa.

  • Barbara Bañuelos  - “90dB”

Maiatzaren 21 eta 22an, arratsaldeko 20:00etan.

Lehen pertsonan kontaturiko historia. Bi emakumeren alegiazko munduan sartzea ahalbidetzen duten postalak. Asmazioak diren errealitateen jolasa, non antzerkia eraikitzen den antzezten ari diren denbora berean.

  • Nomada konpainia / Roberto Torres / Tenerife-Senega-Burkina Faso-Mali - “Que corra el aire”

Maiatzaren 27, 28 eta 29an, arratsaldeko 20:00etan.

Roberto Torresek Afrikara bidaiatzeko beharrizana bere bizitzako etapa ezberdinetan sentitu du, eta denborarekin eta kontinente horren ezagutzarekin indartuz joan den lotura bat sortu da.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.