Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua

2011/04/23 09:00

2011ko Euskal Herriko Dantzari Eguna Maiatzaren 1ean ospatuko da Erandion. Hala ere, egun hori iritsi aurretik zenbait ekintza antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak:

  • Apirilak 30ean 11:30tan Astrabuduan, Txikien alardea:

 Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi dantza taldeek hartuko dute parte.

  • Apirilak 30ean 20:30tan Dantza agerraldia, Altzagako merkatu zaharrean:

Euskal Herriko lurralde gehienetako dantzak bilduko dituen ikuskizuna. Bertan, Erandioko taldeek hartuko dute parte eta baita gonbidatutako beste talderen batek ere.

ERAKUSKETAK

  • Apirilaren 15etik maiatzaren 2ra, dantza jantzien erakusketa izango da Astrabudua eta Altzagako dendetan.

  • Apirilaren 15etik maiatzaren 2ra, Iraultza dantza taldeko Ramon Garcia-ren jantzi bilduma Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean.

  • Data horietan, “Euskal folklore eta jantziak” izenburua duen hitzaldi-tailerra izango da Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean.

 

Maiatzaren 1ean, aldiz, egun osoan zehar ekintza ezberdinetan parte hartzeko, ikusteko, dantzatzeko... aukera izango da. Hau da Erandion, 2011. urtean, ospatuko den Euskal Herriko dantzari eguneko egitaraua:

  • 11:00etan, Desfilea.

  • 11:30etan, Dantza taldeen emanaldia (futbol zelaian):

Gipuzkoa: Ezpata dantza, Agurra eta Zinta dantza.

Nafarroa: Orbaizetako joko dantza eta Auritzeko ingurutxoa.

Bizkaia: Dantzari dantza (Zortzinango, Makil jokoa eta Txontxongillo) eta Gorulariak (Arku dantza eta

dominguillo).

Nafarroa  Beherea: Soka  dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.

Lapurdi: Ahurtiko Makil dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.

Zuberoa: Barrikada arribada, Ostalersa, Satanak, Aitzina pika, Godalet dantza.

  • 14:00etan, Bazkaltzeko tartea.

  • 16:30etatik - 20:00etara, Erromeria Luhartz taldearekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.