Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buba dantza ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Buba dantza ikuskizuna

2011/04/26 11:35

Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen eta formatu txikian edo handian haur hezkuntzako haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da BUBA. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dugu ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu dugu obra honetan

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion BUBA deituriko animalia plural eta poliedrikoa sortu dugu eta bi gazteren laguntza izpiekin haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiko ditugu. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko ditugu eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dituzte

Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko ditugu. Orkestra musikarien laguntzarekin burututako biko, taldeko eta bakarkako pausu eta saioekin, dantza tradizionala lotsarik gabeko lasaitzetik erakutsiko digute, beretaz dioten izaera zurrunaz haratago. Kolorez beteriko teklatuak doinu eta tinbre guztiak jasoko ditu, oinarritzat alboka, infernuko hauspoa edo panderoa dituzten perkusio erritmo zehatz eta jolastiak gehituaz.

Partehartzaileak:

  • Zuzendari artistikoa:  Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal

  • Koreografia:  Faustino Aranzabal

  • Musika zuzendaria:  Beñat Ralla (sorkuntza eta moldaketak)

  • Musikariak: Beñat Ralla (teklatuak eta perkusioa), Haritz Ezeiza (txistua, txirula, alboka eta dultzaina), Oskar Estanga (eskusoinua)

  • Dantza-maisuak:  Yulen Sota, Oihana Arregi, Haritz Perez

  • Dantzariak (formatuaren arabera talde aldakorrak): Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Martin Barandiaran, Eneritz Ardanaz, Haritz Perez, Ainhoa Sequeiros, Gorka De Migel, Lur Aranzadi, Mikel Oyarzabal, Nahikari Nunes, Nahia Goñi, Garazi Ormazabal, Haritz De Andres, Ainhoa Zuazu, Kepa Malpetti, Maider Arriola, Iñigo Cerdan, Haizea Isasa, Aritz Etxaniz, Nora Garcia, Amalur Aranaga

  • Esatariaren testua:  Juan Luis Zabala

  • Esatariaren ahotsa: Sisto Iturriagagoitia

  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal

  • Mozorroak eta burukoak: Xabier Garate (Txilipurdi)

  • Argiztapen diseinua:  Patxi Aristimuño, Eragin.stac

  • Argiztapena eta soinua:  Eragin.stac

  • Argazkigintza: Iosu Otaegi (Klisk)

  • Kartela eta katalogo diseinua: Harkaitz Ardanaz

  • Ekoizpena: Kresala Euskal Dantza Taldea / KEDT

  • Banaketa:  Idoia  Ibarzabal

  • Sustatze laguntza: Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila

  • Beste laguntzak: Dantzagunea-Arteleku; Sarobe arte eszenikoen gunea


Kresala dantza taldea

Eredu aitzindaria sortu eta ibilbide ezberdina ireki du, folklore antzezpenez osatutako ekoizpen plazaratu gabeak gauzatuaz. Ekoizpen hauek euskal koreografiaren esparruan bakarra den prestakuntza, diseinu eta kontzeptuak erabiliaz gauzatu ditu, dantza tradizionala arte eszenikoen eskema garaikidera ekarriaz. Dantza ikuskizun berri hauek sortu eta burutu ditu besteak beste: Iruleak, Maskarada, Ioiak, Sokadantzan, Pestaberri, Aratustea, Marixe, Sehaska eta Buba moduko lan zorrotzak. KRESALAren proposamenaren ildo nagusiak ondorengoetan oinarritzen dira: ikerketa, galderak egin ahal izateko; formakuntza, bilatu ahal izateko; sormena, egungoa zalantzan jarri ahal izateko; eta hedapena, jarraikortasuna ziurtatzeko bide modura. Bide honek, euskal dantza berezko kalitatea duen egitasmo kultural moduan onartzea eta gaur egun etorkizuneko proposamenak eginez, interesa duten eskenatokietan egotea ahalbideratzen du. Modu honetan, tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, arriskuaren emozioari eta abenturari atea irekiko dion dantza antzezpen berritzailea burutu du. “Egitearen praktikak dakarren jakitea berreskuratzea eta ekintzan eta hausnarketan oinarritutako jakintza sortzea”ren behar artistiko garaikideari erantzungo dio genero berri honek.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.