Jon Zamalloa "Txistu" hil da

2011/04/26
Jon Zamalloa "Txistu" hil da

Ume mokoa zela hasi zen Galdakaoko Andra Mari dantza taldean eta denetarik egin du bertan, musikari eta ikertzaile lanetan bereziki, eta txistulari moduan aparteko talentua erakutsiz. Interprete bikaina izateaz gain, dantzaren ezagutzaile eta dantzarien laguntzaile aparta zen Jon Zamalloa. 

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak <dantzan> posta zerrendan eman du albiste lazgarria. Zenbait blogetan ere jaso dute horren berri:

Bihar, asteazkenean, apirilak 27, arratsaldeko 19:00etan Galdakaoko Santa Maria parrokian egingo dira hileta elizkizunak.