Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

Dokumentuaren akzioak

Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

2011/04/22 16:15

Igandean, Nafarroa Garaia eta Behereako mugan dagoen Luzaide herrian Bolant eguna ospatuko da. Egun hori aukeratu du Migel Angel Sagasetak bere Luzaideko ddantzak liburua aurkezteko herrian bertan.

Duela hogeita hamalau urte, 1977. urtean Iturengo ikertzaile horrek "Luzaideko dantzak" liburua karrikaratu zuen. Orain, ordea, liburu horren edizio berri batekin datorkigu Sagaseta, non dantza, melodia, partitura eta iturri berriak aurkituko ditugun. 888. orrialde dituen liburu berri hau gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko da.

Gara egunkariak jasotako albiste baten ondorio izan dugu honen berri. Egunkariak berak dio liburuak 25 Jauzi luze eta 10-15 jauzi motz, 25 dantza pauso eta Luzaide, Zuberoa eta Biarnon erabiltzen diren pauso horiek izendatzeko modu ezberdinak jasotzen dituela "Luzaideko ddantzak" liburu honek.

Albistearen iturria: Gara egunkaria - "Luzaideko ddantzak"

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.