Dokumentuaren akzioak
Albisteak
I. Dantza Jardunaldia: Dantzaren iraunkortasunaren gaineko eztabaida
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuta Donostian, San Telmo museoan burututako Dantza Jardunaldian, dantzaren iraunkortasunaren inguruan eztabaida burutu zen arratsaldez. Programatzaileak, interpreteak, kritikoak, ekoizleak eta baita ikusleak izan ziren bertan, beraien ikuspuntua eskainiz. Hona bertan esandakoak:
Gerardo Viana: gerrako umetik, balleteko mitora
SESBen atzerriratua egon zen, eta bertan eraiki zuen koreografo karrera; berrogei aldiz izendatzen dute Ballet Klasikoaren Entziklopedia Errusiarrean.
Herri dantzen ikastaroa
Herritar orori zuzendua. Eskolak, Mikel Coca dantzariak emango ditu.
Andoain: San Joanak 1989 - 1995
Andoaingo San Joanak ez lirateke gauza bera izango ekainaren 24an Azeri Dantza (edo Axeri Dantza) egingo ez balitz. Lizar Makil Dantza Taldeak hirurogeigarren hamarkadan, herrian bertan eta, batez ere, Adunan jasotako informazioari esker berreskuratu zuen dantza hau.
Toni Gonzalez: "Sormenean oinarritu behar dugu gure diskurtsoa"
Dantzaren iraunkortasuna ziurtatzeko nazioartekotzea lagungarri gerta daitekeela azaldu zuen Toni Gonzalez-ek I. Dantza Jardunaldian. Internazionalizazio proiektuetan aditua da Gonzalez, eta antzerki eta dantza proiektuak nazioartera zabaltzen laguntzeko ikastaroa eskaini zuen Donostian, Dantza Jardunaldia burutu zen astean bertan. Hona hemen Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako ekitaldian Gonzalez-ek egindako hitzak:
Oier Araolaza: "Ikasketa eta titulazio eza euskal dantza tradizionalean"
Euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketetaz aritu zen Oier Araolaza Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Euskal dantza tradizionalean ikasketa formalik egiteko aukerarik ez dagoela azaleratu zuen dantzan.com-eko kideak. Hona hemen 2013ko maiatzaren 10ean, Donostian, San Telmo museoan burututako dantza jardunaldietan Araolazak eskainitako hitzak:
Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2013
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ireki berri du 2013 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 300.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
Lauarin Folklore Jaialdia ospatuko Donostian da asteburuan
Donostiako hainbat dantza talderen artean antolatuta, Lauarin Folklore jaialdia ospatuko da asteburuan. Gaur, ostirala, Egian abiatuko da jaialdia, eta igandea bitartean Donostiako alde zaharrean, Antiguon eta Amaran izango dira dantza ekitaldiak. Donostialdeko dantza taldeekin batera Madrileko Grupo Folk Raices de Cenicientos taldeak parte hartuko du Lauarin 2013 Folklore Jaialdian. Grupo folk Raices de Cenicientos
Alicia Gomez: Dantzako gaitasun profesionalen erronka berriak
Dantza eta heziketa psikologiako profesionala da Alicia Gomez Linares. Dantzaguneak antolatuta, maiatzaren 10ean Donostian burutu zen I. Dantza jardunaldien baitan "Dantzako profesionalen Tituluen eta Konpetentzien Egiaztapenaren gaineko erronka berriak" izenburuko aurkezpena egin zuen. Hona hemen bere hitzak:
Gerardo Viana koreografo bizkaitarra hil da
Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) samin handiz Gerardo Viana, “Vladimiro”, koreografo, dantzari eta maisuaren heriotzaren berri eman nahi du. Gasteizen zendu da gaur goizean. Familiaren esanetan, minbiziaren ondorioz hil da Viana maisua. Koreografo bizkaitarraren gorpua Gasteizko Gamarra Beilatokian egongo da, bihar, ekainak 28 ostirala, goizeko lehen ordura arte.
Dokumentuaren akzioak