Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gerardo Viana koreografo bizkaitarra hil da

Dokumentuaren akzioak

Gerardo Viana koreografo bizkaitarra hil da

Gerardo Viana koreografo bizkaitarra hil da

Gerardo Viana Arte Ederren urrezko dominarekin 2006 urtean. Argazkia: Iratxe de Arantzibia

Gerardo Viana Foncea 1925eko urriaren 15ean jaio zen Ortuellako Nocedal auzoan. Garai bateko Sobietar Batasunera erbesteratutako gerrako umeetako bat izan zen, eta bertan, “Vladimiro” izenaz egin zen ezagun. Dantzaria, koreografoa eta Ballet maisua izan zen Viana. Bilbora 1957an bueltatu eta ABAO Balleta sortu zuen, nahiz eta berehala bueltatu zen SESB-era. Koreografo gisa, arrakasta handiena “Miniaturas Españolas” (1967) lanarekin lortu zuen garai bateko Sobietar Batasuneko errepublika guztietan.

2007ko ekainaren 16a. Argazkia: Iratxe de ArantzibiaGasteizen bizi izan zen 1992az geroztik, eta sorterrian igarotako azken aroan Espainiako Arte Ederren Domina (1994) eskuratu zuen, zilarrezko bereizgarriarekin. Sari hori Errusiako Maisu Emeritu izendapenari gehitu zitzaion. Azken urteetan hainbat omenaldi jaso zituen, besteak beste Asociación Bilbao Ballet Elkartearen eskutik jasotakoa (ABBE) Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan (Carlton Hotelean, Bilbo, 2007ko apirilaren 27an) eta Logroñoko Dantzaren Etxearen Ohorezko Lagun izendatzea (Logroñoko Udala, 2008ko apirilaren 27an). Bizitza luze eta oparo baten memoriak “¡De Carranza a Siberia y más allá…!” (2007) liburuan batzen dira. Karrantza Haraneko Udalak editatu zuen liburu hori, Viana gaztea bertan hazi eta hezi baitzen, gerrako ume izan aurretik.

Maisua gogoratu eta omentzeko lerro hauen bitartez, ABBE-k bat egin nahi du bere sendiaren saminarekin, eta besarkada bero bat bidali nahi die. Goian bego, Gerardo Viana Foncea.

Gerardo Viana, "Vladimiro" (Nocedal, Ortuella, 1925 – Gasteiz 2013)

Gerardo Viana Vladimiro 01Gerrako umea, garai bateko Sobietar Batasunera atzerriratua, Vianaren bizitza zirraragarria zine gidoi baterako modukoa da. Sobietar Batasunean umezurtzen irakasle izan zen, dantzari, koreografo eta ballet irakasle izan zen. Tulako Musika eta Komedia Antzokian dantzatu zuen (1944) eta baita zauritu zuten gerrako frontean bertan ere. Bilbora itzuli zen 1957an eta bertan bizi izan zen urte eta erdiz.

Sobietar Batasunera bueltan, 'Vladimiro' Vianak -horrela ezagutzen zuten- ikasketekin jarraitu zuen, eta unibertsitateko bi karrera burutu zituen, abesbatzena eta ballet koreografoarena. Lan garrantzitsuak egin zituen garai horretan, lan eskerga egin zuen koreografo, dantza-maisu eta ballet irakasle bezala. Sobietar Batasunean hara eta hona ibili zen eta Kirov Antzokian ere balleta prestatu zuen. "Miniaturas españolas" ikuskizunak ikusleen babesa jaso zuen, 1967an estreinatu zenetik. eta horri esker euskal sortzaileak gonbidapenak jaso zituen Sobietar Batasuneko hainbat antzokitatik. Ural mendikatean, Pierm-eko Opera eta Ballet antzoki estatalean, 1972an eskaini zen lan koreografiko hau bigarren aldiz. Ondoren etorri ziren Svierdlovsk (Ekaterimburgo, 1973), Novosibirsk (Siberia, 1974), Gorki (Nizniy Novgorod, 1974), Cheliabinsk (1975), Bashkiria (Ufá, 1975), Jarkov (Ucrania, 1976) Uzbekistán (1976), e.a..

Gerardo Viana Vladimiro 0270eko hamarkada bukaeran, auto istripu batek gurpildun aulkira eraman zuen koreografo bizkaitarra. Bere konpainiak Turkmenian emanaldi bat zuen eta bidaide zuen kotxea itzuli egin zen istripu batean. Urtebete mugitu gabe egon ondoren, Vianak gurpildun aulkitik prestatu behar izan zuen bere azken koreografia. "Gernika"ren garaia izan zen, eta horretarako bere seme Sergio-ren laguntza izan zuen, gaur egun Gasteizko Konserbatorioan karaktereko dantzen irakasle dena. Baletaren estreinua Letornian izan zen, Riga-ko Operako Antzoki Nazionalean, 1990eko abuztuaren 22an. Hiru zati zituen lanak: Ave Maria, mina eta bizi, eta euskal pertsonaia mitologikoak bildu zituen bertan, Aitor patriarka, edo Mari jeinuen erregina, bere seme Mikelats, edo bere emazte Sorgin besteak beste.

Espainiako kultura Sobietara Batasunean hedatzeko egindako lana eskertuz Espainiako Arte Ederren Domina eman Gerardo Viana Vladimiro 03zioten 1994an. Ez da izan euskal koreografoak jaso duen sari bakarra; irakasle egindako lana zorionduz Errusiako Irakasle Emeritu izendatu zuten. 1986an ballet klasikoaren lehen entziklopedia argitaratu zen Sobietar Batasunean. Viana maisua berrogei aldiz aipatzen zuten bertan. Dudarik gabe, urrezko hizkiekin idatzita, "Miniaturas españolas" sortu izanak eskaini dizkio bere koreografo ibilbidearen poz handienak.

Azken urteetan jasotako omenaldien artean dago Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzaren Nazioarteko Eguneko afarian emandakoa (Carlton Hotelean, Bilbo, 2007ko apirilaren 27an). Handik gutxira Karrantza Haraneko Udalarekin elkarlanean “¡De Carranza a Siberia y más allá…!” liburua argitaratu zuen.