Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gerardo Viana eta Mentxu Medel, Logroñoko Dantzaren Etxeko ohorezko lagun

Dokumentuaren akzioak

Gerardo Viana eta Mentxu Medel, Logroñoko Dantzaren Etxeko ohorezko lagun

2008/04/28 12:58
Dantzaren Nazioarteko Egunaren jaialdiaren baitan, Logroñoko Udal antzokian, hiriko alkateak oroikurra eskaini dio Gerardo Vianari. Vladimiro, gerrako umea izan zen, eta ibilbide distiratsua egin zuen Sobietar Batasun ohian, lehenengo dantzari, eta gero koreografo eta irakasle lanetan. Bere izena berrogei aldiz aipatzen dute errusiar dantza entziklopedian.

 

Bere ekarpen garrantzitsuenetakoa "Miniaturas españolas" (1967) koreografia da. Espainiako Arte Ederren zilarrezko domina jaso zuen 1994an Gerardo Vianak. Irakasle Emeritua Errusian eta Mongoliako Domina, Viana Gasteizen bizi da erretiroa hartuta, bere azken koreografia, Gernika 1990ean Rigako Operako Antzoki Nazionalean, Letonian, estreinatu ostean.

 

Mentxu MedelIgande goizean, Dantzaren Etxean bertan egindako ekitaldian ohoratu dute Mentxu Medel, dantza irakasle donostiarra. Besteak beste Mentxu Medel-en ikasle izan dira Jone San Martin (The Forsythe Company), Urtzi Aranburu (Nederlands Dans Theater), Lucia Lakarra (Munich-eko Operako Baleta), Iker Murillo (Zurich-eko Baleta) eta Jon Vallejo (Dresden-eko Operako Baleta).

 

Viana eta Medelek 2006an Ohorezko Lagun izendapena jaso zuten Pirmin Treku eta Aurora Pons-en testigua jaso dute.


Gerardo Viana 
  • Bizkaian, Nocedalen, (Ortuella, 1926) jaio zen eta Espainiako Gerra Zibila zela eta erbesteratu behar izan zen 1937. urtean.
  • Koreografo eta abesbatzen karrera du egina. Errusiar tematikako eta literaturako irakasle bezala ere lan egin du. (1943-1960). 
  • Bilbon urtebete egon ondoren (1957-1958) eta ABAO Baleta sortu eta gero, Sobiet Batasunera itzuli zen. Iazko Nazioarteko Dantzaren Egunean, Bilbao Balet Elkartearen eskutik izan zen omendua ABAO sortzeagaitik. 
  • Baletaren koreografiaren lehen promozioko kide zela "Miniaturas españolas" izeneko pieza sortu zuen Kirov Baletarentzat, arrakasta handia lortuz. 
  • 1967an "Miniaturas Españolas" estreinatu zenetik publikoaren babebsa jaso zuen. Hori dela eta, lehengo Sobiet Batasuneko hainbat antzokietatik gonbidapen ugari jaso zituen. 1972an, Uraletan, Estatuko Antzokiko Piermeko Opera-Baletean, bigarren aldiz eskaini zuen obra hau. Ondoren, Svierdlovsken (Ekaterimburgo, 1973), Novosibirsken (Siberia, 1974), Gorkin (Nizniy Novgorod, 1974), Cheliabinsken(1975), Bashkirian (Ufá, 1975), Harkoven (Ucrania, 1976) eta Uzbekistanen ere(1976) eskaini zuen bere obra, arrakasta handia lortuz.
  • 70. hamarkadaren bukaeran Turkmenian izandako auto istripu baten ondorioz gurpildun aulki batean geratu zen betiko eta bere azken koreografia sortu zuen: "Gernika" (1990).
  • Hainbat tituluren jabe da, hala nola, Errusiako Maisu emeritua, Mongoliako Domina, eta Espainiako Arte Ederretako zilarrezko Domina ere.
  • Errusiako dantzaren entziklopedian, bere izena berrogei aldiz baino gehiagotan agertzen da. 
 
Mentxu Medel 
  • 1962 - Peter Brown eta Agueda Sarasua irakasleekin Dantza Klasikoko ikasketak (guztira 7 ikasturte) burutu zituen ditu Donostiako Udalaren Kontserbatorioan.
  • 1969an eta hiru urtez Jose Lainez eta Concha Martinez zuzendari dituela "Anexa", Donostiako Balet Garaikidean dantzari gisa aritu zen Espainian zehar. Espainiar estatuan sortutako lehen Balet Garaikideko konpainia izan zen. 
  • Dantza Klasikoko karrera ofiziala Madrilgo Dantzako eta Arte Dramatikoko Goi Eskolan.
  • Graduondoko ikasketak Parisko Salle Pleyel-en Nina Viroubovarekin, Canneseko Dantzaren Nazioarteko zentroan Rosella Hightowerekin eta Toulouseko Zentro Koreografikoan Jose Rousillorekin.
  • 1976/1981 - Artea eskola publikoetara gerturatzeko asmoz, Rafael Ruiz Balerdi eta Juantxo Arteagarekin batera, dantza irakasle bezala jardun zuen proiektu berri batean, eta dantza klasikoaz gain, pintura ikasketak eman ziren Rafa Balerdiren eskutik eta musika ikasketak Paco Palaciosen eskutik. Proiektu hau Lasarteko Sasoeta Eskolan, Herrerako Romualdo de Toledon eta Andoaingo Ondarreta Eskolan garatu zen.
  • Urte hauetan Dantza Klasikoko Irakasle bezala ere aritu zen Donostiako "Silueta" Gimnasioan.
  • 1981. urtetik aurrera Donostiako "Thalia" Dantza Eskolan zuzendari eta irakasle bezala aritzen da. Gaur egun, 5 urtetik aurrera, dantza klasikoko hasierako ikasketak, balet klasikoa hainbat mailatan, dantza-jazz eta gimnasia irakasten dira bertan. Jone San Martin (The Forsythe Company), Urtzi Aranburu (Nederlands Dans Theater), Lucia Lacarra (Municheko Operako Baleta), Iker Murillo (Zuricheko Baleta) eta Jon Vallejo (Dresdeneko Operako Baleta) bezalako ikasleak izan ditu.  

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.