Dokumentuaren akzioak
San Saturnino 07
Egun berezia da guretzat izan ere, San Saturnino egun batez egin baitzuen gure taldeak bere lehen emanaldia, aurten duela 58 urte. Iruñeko beste jai garrantzitsuetan bezala, ospakizun nagusia (bakarra?) prozesioa izaten da.
Eta bertan izan ginen. Goizeko 10:30etan atera zen udal segizioa San Zernin-en elizaruntz, tartean dantzariok, Akier Perkaz buruzagi genuela. Udal txistularien doinuek lagunduta buelta eman genion Iruñeko burgo frankoari (San Zernin frantsesa baitzen, omen) eta mezaren garaia heldu zelarik hamaiketakoa hartzera joan ginen (hau da prozesioaren unerik onena).
Tripak ederki beteta hobe egiten omen da dantzan eta horixe egin genuen, dantzatu, meza bukatutakoan. Neskek Bizkaiko erregelak dantzatu zituzten. Amaia Visus eta Leire Lezak ederki bete zituzten aurresku eta atzesku postuak.
Mutilek Gipuzkoako zinta-dantza egin zuten, Xabier Adrian buruzagi zutela.
Aurten ere eskerrak eman beharrean gara, kasu honetan Añorga-ko Arkaitz dantza taldeko lagunei, erregelak irakasteagatik.
Hemen, Esther Ferreira-k eta Aritz Ibañez-ek ateratako argazkien bilduma.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05
Kaixo Aritz!
Ikusten dut primeran pasa zenutela Done Saturdi egunean. Parranda eginen zenuten eta ongi pasa, noski. Baina, bada harritu nauen esaldi bat zure idazki honetan: Ospakizun nagusia (bakarra?) prozesioa izaten da.
Ospakizun bakarra ez dela jakina da, hasteko Muthiko Alaiakek ere bere dantza emanaldia ematen baitu urtero (berak ere badu zer ospatu) eta bigarrenik, aurten Iruñeko eguna ospatu genuelako Iruñeko hainbat kolektibok(gora Iruña!k antolaturik). Bakarra ez dela argi dago, eta ospakizun nagusia dela esaten duzunean... nagusia baino, ofiziala edo udaletxeak antolatzen duen bakarra dela esan beharko genuke. Baina uste dut bi kontzeptuok ezin ditugula nahasi. Egia da orain arte bi ospakizun bertzerik ez zegoela: Muthikorena eta Udaletxeak antolaturiko prozesioa. Baina aurten, herriak ere izan du garrantzi handia, herriak ere besta nahi duelako. Ez udaletxeak prestaturiko besta, herriak berak herriarendako antolaturikoa baizik. Ez diot prozesioari duen garrantzia kendu nahi, baina zure esaldi hori irakurtzean erantzuteko premia izan dut, garrantzi maila berdina baitu San Saturnino egunean eginiko ekitaldi orok.
Agur bero bat!
Agian (agian ez, ziur, zure erantzuna horren adibide) gaizki adierazi dut adierazi nahi nuena. Izan ere, zuk esan bezala, udalak antolatzen dituen ekitaldiez ari nintzen testuan eta prozesioa da horietan nagusia (bakarra ia), hiriko zaindariaren egunerako eskasegi, nire ustez.
Blog honetan Dugunak parte hartzen duen ekitaldiez idazten dugu, horietaz soilik. Beraz, ez da nire intentzioa izan Muthiko-k egiten dituen ospakizunak edo aurten Gora Iruñea-k antolatu duen egitaraua izkutatzea, izan ere publikoak eta ezagunak baitira horiek ere.
Zuek ere eguna ederki pasako zenuten esperantzaz,
agur bero bat zuri ere!