Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Saturnino 06

Dokumentuaren akzioak

San Saturnino 06

2006/12/04 17:38
Aspaldiko partez eguraldiak bake pixka bat eman eta eguzkiaren argiaz lagunduta ospatu zen Iruñean San Saturnino eguna, azaroaren 29an.


Askok ez dute jakinen, baina San Saturnino da Iruñeko patroia eta ez San Fermin. Hartara, egun horretan ospakizun berezia izaten da gurean eta dantzariok ere parte hartzen dugu.

Goizeko 10:30etan abiatu zen prozesioa. Ez da sobera luzea izaten, ordu bat gutxi gora behera (ez da luzea San Fermin-etako prozesioarekin alderatuz: 5 ordu inguru irauten ditu). Akier Perkaz-ek egin zituen buruzagi lanak. Prozesioaren ondoren, meza. Hamaiketakoa hartzeko probestu genuen mezak iraun zuen tartea.

Meza ostean udaletxera buelta eta bertan dantza egin genuen. Neskek Iruñeko jota eta mutilek Xemein-go Ezpata-dantza. Urtero saiatzen gara egun honetarako dantza berriren bat ikasten eta aurten Xemein aukeratu genuen. Aritz Ibañez izan zen Maisu-zaharra eta Ezpata txikiak: Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Eder Garzia eta Xabier Adrian.

Guretzat ere berezia da egun hau. Iruñeko Udal Dantzari Taldeak San Saturnino egun batez egin zuen bere lehen emanaldia eta aurten 57. urteurrena ospatu genuen, urtero bezala, belaunaldi ezberdinetako dantzariak bildu zituen bazkarian.



Eskerrak eman nahi dizkiegu Markina-ko Zerutxu dantza taldeko kideei gurekin izan duten pazientziarengatik eta Eibar-ko Kezka dantza taldeari dantzarako materiala uzteagatik.

Egun horretako argazki guztiak hemen (Argazkiak: Begoña Moreno, Aniana Alfaro, Hasier Moreno, Aritz Ibañez).

Dokumentuaren akzioak

Leire Leza
2006/12/04 20:19

Oso polita kronika Aritz! Baina zergatik daude beti mutilen argazki gehiago neskenak baino? Argazkilariak zerbait ote dute gure kontra? Hain gaizki dantzatu al genuen? Guk ere dantza berriak atera beharko al ditugu? Beno bestela zuekin batera dantzatuko dugu, jaja. Hemendik aurrera ea nesken argazki gehiago ateratzen diren e! jejeje. Gora Dugunako neskak!

Agur bero bat deneri eta gora San Saturnino eguna!   Aio!

aritz
2006/12/04 20:27
Arrazoia duzu Leire,

Ez pentsa nire errua denik, nesken argazkiak bila eta bila ibili bainaiz. Pentsa beharko dugu zer edo zer kontu hau konpontzeko, bai.
Ados naiz zurekin: Gora Dugunako neskak!!!!
Hasier Moreno
2006/12/04 23:03

Aupa:

Ais argazkilari hauek, egia da nesken argazkiak asko ez direla, baiño haientzako okerrago, oso ondo dantzatu baitzenuten eta ain lirainak izanda...

besterik pe, agurtzen naiz

AUPA DUGUNAKO NESKAK ber bi

vero
2006/12/07 22:58
eta txistularien argazkiak badira nik nire argazki makina eraman nuelako. jejeje bestela.... asike Gora Dugunako neskak eta Gora Dugunako txistulariak!!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.