Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iñaki Sagardoi, Hernanin txapeldun!

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Sagardoi, Hernanin txapeldun!

2008/04/13 17:08
Dantzari buruz aritzen gara gehienetan, musikariei merezi duten arreta eskaini gabe, ziuraski. Baina batzuetan haietaz hitzegitea, beste erremediorik ez dugu.

Izan ere aurreko apirilaren 12an Hernaniko IV Txistulari Gazteen Txapelketa egin zuten. Bertan gure txistulari bandako 2 kidek hartu zuten parte, Iñaki Sagardoi eta Beñat Lopez-ek, baita emaitza bikaina lortu ere.

Iñakik 12-16 urte bitartekoen sailean txapela lortu zuen, Jose Inazio Ansorena-ren Ozentxo obrarekin. Banden sailean Beñat-ek (atabala) eta Iñakik (silbotea) bigarren postuan bukatu zuten Bastida-ren Nere Gasteizko bihotz ikarak izeneko lana joz.

Horrelako txistularien doinupean dantzan aritzea gustu ematen du.

Zorionak bioi!!!!

Dokumentuaren akzioak

veronica
2008/04/13 18:53

ZORIONAK, MUTILAK!! Zuekin jotzea ohorea da ;-) 

oier
2008/04/14 11:33
Joe, ez zarie makalak Iruñaldean, dantzan zein musikan punta-puntan! Zorionak!
Iggor
2008/10/20 16:55


  Lehen bai lehen Zorionak !! Baina webgune honetan asko hitz egin da txapelketeei buruz, badirudi musika arloan ez dagoela arazorik, ez ?

 Ez dut nahi pelma izatea, eta ixilduko nahiz. ZORIONAK !!
aritz
2008/10/20 17:03
Dantzan.com-ez ala Dugunaren blogaz ari zara?
Iggor
2008/10/20 18:35


  Dantzan.com-en . Bakarrik apunte bat izan da, nire ustez txapelketak onuragarriak dira, bakarrik hori, gaur egun detraktore asko daude dantza txapelketen arloan eta beste arloetan ez (nire inguruan).

  Eta berriro esan nahi dut Zorionak Iñaki. Eta ez dut dugunako dantzarien kontra joan nahi, es más, ikaragarri errespetatzen dut bere lana. ( No quiero malentendidos).

   Agur bero bat !!
oier
2008/10/24 13:05
Aupa Iggor! Neuk hitzegin izan dut txapelketei buruz (asko? ez dut uste) eta dantza txapelketen inguruan nahiko jarrera kritikoa erakutsi dut. Txapelketak izan daitezke onuragarriak ala kaltegarriak, baina berez txapelketak ez dira ez bat ez beste, nola antolatu eta gauzatzen diren kontuan hartu gabe.

Baina gaur egun antolatzen ari diren moduan kaltegarriak direla pentsatuta ere, horrek ez dit oinarrizko edukazioa galarazten eta irabazleak zoriontzeko ez daukat inolako arazorik. Txapelketak gaizki antolatzen direla pentsatzeak ez du esan nahi hor ari diren dantzarien meriturik aintzat hartzen ez dudanik. Are gehiago, txapelketako irabazlea dantzan posta zerrendako kidea dela jakin dudanean, postan zerrendan bertan zoriondu izan dut.

Ondo segi,
oier.
Ainhoa
2008/11/04 12:47


   Beti a hostias txapelketekin. Nik ez dut uste txarrak direnik, baina ez dira tampoco lo mejor.

  Galdera bat eta ez doa tranpekin ezta pozointsua. Zure ustez nola antolatu beharko lirateke txapelketak ? Agian azaldu duzula hamaika aldiz eta horrela bada gustatuko litzaidake esteka horri irakurtzea.

  Mila esker eta Agur bero bat guztioi !!
oier
2008/11/06 14:43
Kaixo Ainhoa,
Niretzat artearen alorrean txapelketek eta sailkapenak (zu 1. ni 2 eta x 3...) ezin dira kiroletan bezala planteatu. Txapelketen inguruko nire iritzia eskatu zidaten iaz Trikitixa elkartetik eta hemen duzu bertan esan nuena. Niretzat testu horretan oso garrantzitsuak dira Alfonso Sastre eta Judith Montero-ren hitzak, horiek laburbiltzen dute oso ondo zer pentsatzen dudan nik gai honi buruz.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.