Dokumentuaren akzioak
Duguna 2008ko Urretxuko Euskal jaian
Hartara, irailaren 21ean, arratsalde partean abiatu ginen Urretxurantz. Heldu, arropaz aldatu eta kalejira hasten zen tokirantz abiatu ginen. Hura sorpresa ia-ia San Fermin txiki bera bertan topatu genuen-eta. Izan ere, Iruñetik heldutako hainbat eta hainbat lagun topatu genituen bertan: Alde zaharreko erraldoien konpartsa, Muthiko Alaiak fanfarrea, Ezpelur gaiteroak... etxean bezala.
Nafarroako dantzak erakustea nahi zuten eta Jaurrietako neska-dantza eta Otsagabiko dantzak eraman genituen. Egin berri ditugun jantziak estreinatzeko ere balio izan zuen emanaldiak. Gure fanfarrearen eta Haizaldiko gaiteroen laguntzaz egin genuen ibilbidea, toki zehatz batzuetan dantzatuz.
Arratsalde pasa ederra izan zen!
Argazki guztiak hemen.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05