Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Axeri-boda: hasi gara martxan

Dokumentuaren akzioak

Axeri-boda: hasi gara martxan

2008/09/09 10:37
Otsailean estrenatu genuen Axeri-boda eta hilabete batzuetako nolabaiteko atsedenaldiaren ostean, berriz hasi gara martxan hemendik hara.

Abuztuaren 16an Donibane Garazi-ko Jai-Alain eta 22an Donostiko Victoria Eugenian (Musika Hamabostaldiaren baitan) eman genuen Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen ikuskizuna. Argia dantza taldean parte hartzen dugun Donostia, Baiona, Elgoibar, Eibar eta Iruñeko dantzariak aritu ginen bertan.

Dugunatik honako dantzariek parte hartu zuten bi ikuskizunotan: Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Amaia Visus, Leire Leza, Maitane Monente, Maitane Algarra, Oskia Garcia, Oihane Percaz, Ainara Ranera, Bea Martinez, Akier Percaz, Joseba Lorenzo, Igor Campos, Eder Garzia, Xabier Adrian eta Aritz Ibañez.

Hemendik aurrera ere badugu lana. Zumarraga, Mungia, Andoain, Eibar, eta guretzako bereziena izan daitekeena, Iruñean, azaroak 30ean. Dagoeneko Gayarre antzokirako sarrerak salgai daude.

Sarrerak eskuratzeko.







Argazkiak (Donibane Garazi): Kezka-ko Iñaki Zugastik.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.