Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Mikel Sarriegi: "Gipuzkoar dantza bezala homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat"

Dokumentuaren akzioak

Mikel Sarriegi: "Gipuzkoar dantza bezala homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat"

2017/11/28 09:10
Mikel Sarriegi: "Gipuzkoar dantza bezala homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat"

Mikel Sarriegi, dantzaria eta ikertzailea. Argazkia: Goiberri

Juan Inazio Iztuetaren lanak koreologiaren ikuspuntutik ikertu ditu Mikel Sarriegi (Beasain, 1965), Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta ikertzaileak. Bihar 250 urte beteko dira Iztueta jaio zela. Besteak beste, bere bizitza gorabeheratsuan, euskal dantzak deskribatu zituen, zehatz mehatz eta euskaraz "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira" liburuan. Goiberrin egin dioten elkarrizketan, Iztuetak jasotakoaz dihardu Sarriegik.

Iztuetaren zer arlo ikertu duzu?
Bereganako interes zuzenena teknikoagoa da niretzat nolabait, koreologiaren ikuspuntutik aztertu baitut; hau da, nola dantzatu behar den. Orain dela 200 eta gehiago urteko Zaldibian halako pertsonaia bat aurkitzea da lehen harridura, dantza-maisuaren figura oso jasoa baitzen garai hartako gizartean. Ez dakigu non hartu zuen formazioa, kartzelan agian. Zaldibian irakasle ere egon omen zen. Zenbait gauzatan oso aurreratua da.

Nola deskribatu zituen dantza-mugimenduak?
Iztueta horretan oso zehatza da. Dantza aberastasuna bazegoen. Musikan ere bai. Idatziz deskribatu zuen mugimendu bakoitza. Ez dira erabat konpletoak, informazioa falta da batzuetan. Bere esanetan, ez zituen denak deskribatu, eta pena da. Zer edo zer galduko genuen hor.

Zuek aurkitu duzue Iztuetaren dantzakera mantendu duen beste korronte bat.
Ez nioke korronte deituko. Aspaldian ezkutuan, eta ondorioz bazterrean geratu den dantza-sistemaren hainbat ezaugarri aurkitu eta berreskuratu ditugu Goierrin. Ordizian, Beasainen, Seguran, Zumarragan… Azken 15-20 urtean horri begira aritu gara, bertako dantza-maisu zaharrekin eta. Sorpresa asko izan ditugu. Gipuzkoar dantza bezala estandarizatu eta homologatu den sistema, Iztuetarekin konparatuta askotan ez dator erabat bat. Aldiz, hemengo dantza-maisu zaharren bidez iritsi zaiguna, oso bat dator.

Elkarrizketa osoa: Mikel Sarriegi: "Gaur egun ezagutzen dugun Gipuzkoako dantzen sistema osoa Iztuetak bultzatu izanari esker jaso dugu" (Goiberri, 2017-11-10)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.