Dokumentuaren akzioak
Goizaldiren 75 urteko ibilbidea Argia astekarian
75 urte pasa dira Donostiako Goizaldi dantza taldeak lehen urratsak eman zituenetik eta belaunaldi berriak bizi-bizi dabiltza taldearen ospakizun ekitaldietan. Josu Narbartek Argia astekarian taldearen nondik norakoak eta Aritz Salamanca, Araitz Iparragirre eta Lide Pagolaren esanak jaso ditu. Azala ere eskaini dio Argiak Goizaldiren erreportajeari; taldeko dantzariak dantzari-dantzan ageri dira.
Azken urteetan belaunaldi aldaketa, lokalarekin lotutako istiluak edota pandemiaren ondorioak pairatu ditu taldeak. Pandemiak ekarri zuen geldialdia, ordea, hausnarketarako aprobetxatu eta garaira egokitutako berrikuntzak eginda iritsi da taldea 75. urteurrenera. Entsegu mixtoak egiten hasi dira eta dantzan zein jantzietan generoa bereizi gabe aritzeko bidea hasi dute. “Otsailean, urtemugako ospakizunen harira egindako ezpata-dantzan, taldean ibilitako zenbait emakumek lehen aldiz izan zuten ezpata-dantzariz janzteko aukera”.
Dantza lokalarekin ezegonkortasun handia dutenez, batzorde bat osatu dute areto berria lortzen saiatzeko. “Oraingoa Donostiako Udalak utzi zigun aspaldi, baina gero eraikin osoa Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen kontserbatorioa kokatzeko. Gu egoera lauso batean gelditu gara, eta eskertuko genuke erakundeek konponbide bat bilatzen laguntzea”
Publikoarengana hurbiltzeko sare sozialak indartzen ari dira. Zailtasunak zailtasun argi dute herritarrek oraindik ere dantza eskatzen dutela plazetan, beraz, dantzariak gogotsu daude, ikasitakoa zabaldu eta gauza berriak probatzeko. “Kontuan hartu behar da, Gipuzkoan, eskola kirola Foru Aldundiak babesten duela; baina euskal dantza ez da sartzen aterki horren pean. Dantza taldeok autosufiziente izatera behartuta gaude, gure burua ezagutzera emateko eta gazteak erakartzeko orduan”
Erreportajea: 75 urte kaleak dantzan jartzen (pdf) (Argia, 2023-05-07)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16