Orain arteko ekarpenak
2002/12/06
Abendua nahiko oparo dator dantza eskaintzari dagokionean. Aste buru honetan bertan aipagarria da La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia egitarauan DACM konpainaik aurkeztuko duen Showroomdummies ikuskizuna Bilbon.
2002/12/06
Durango Folk eta Kriskitin 15 izenburupean bi dantza ikuskizun eskainiko ditu datozen bi asteburuetan.
2002/11/20
Lehena-Oraina-Geroa izenburupean lehengo eta oraingo dantzariekin jaialdia egingo du Itsasi dantza taldeak azaroaren 23an eta 25. urteurrena ospatzeko egitarua borobildu du horrela. Larunbatean, azaroak 23, gaueko 21.30etan Izarraitz pilotalekuan izango da jaialdia.
2002/10/31
Kresala dantza taldeak Marixe ikuskizunaren emanaldiak eskainiko ditu datozen asteotan. Azaroaren 9an Beasaingo Usurbe antzokian (17.00) eskainiko da eta abenduaren 28an Egiako Kultur Etxean.
2002/10/30
Durangoko Kriskitin dantza taldeak Aup!! izeneko ikuskizun berria estreinatu dut urriaren 26an. San Agustin Kultur-gunean egin zen lehen emanaldian lepo bete zen antzokia eta Euskal Herriko hainbat dantza eskaini zituzten durangaldeko dantzariek.
2002/10/30
Argentinako krisi ekonomikoak ez du euskal-argentinarren ilusioa zapuztea lortu eta Rosarioko Euskal Astea arrakastatsua eta hunkigarria gertatu da.
2002/10/25
Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:
2002/10/22
Argentinako Euskal Aste Nazionala edo Semana Nacional Vasca Argentina ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. Elkartasuna da gero lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.
2002/10/22
Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.
2002/10/04
Dagoeneko martxan dago Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com
Orain arteko erantzunak
2015/10/13
Albiste ona da, ea Euskal Kulturaren ordezkaritza dotorea eskaintzen den. Dena den, ulertezina zait zergatik hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duen eta ez Eusko Jaurlaritzak edo Etxepare Institutuak.
2015/09/22
Aupa Ander, mila esker zure iruzkinagatik. Nire ustez ohituren transmisioak eta errepikatzea balio interesgarri asko ditu. Horiei esker komunitatea egituratzen da, belaunaldien arteko transmisioa gauzatzen da, gure giza-taldearen kultura jasotzen dugu. Horrek ez du esan nahi dena berdin-berdin errepikatu eta mantendu behar dugunik. Ez, noski. Etengabe bahea pasa eta merezi duena mantendu eta komeni ez zaiguna baztertu beharko genuke. Ondo diozun moduan, ohitura onak mantendu behar dira. Gaur egun justu kontrakoa gertatzen dela esango nuke: Berria bilatu eta sustatzen da, eta edozer gauza ontzat ematen da ustez berria bada. Eta hor, ohituratzat aipatutako irizpidea aplikatzea eskatzen dut nik. Berria izate hutsa ez dadila izan balio bakarra, estimatu ditzagun gauzak onak direlako, ez berriak direlako.
2015/09/15
Maider Bedaxagarrek jakinarazi digunez, igande honetan, irailaren 20an, Ahatsa (Nafarroa Beherea, Donibane Garazitik 8 kmra), Lehen Mundu Gerlan euskal presoei egindako grabaketak entzuteko aukera izango da. Arratsaldeko 14:15ean, 16:30ean eta 17:30ean egingo dira entzunaldiak Ahatsako herriko gelan. Atharratze Jauregian, Bortüan Ahüzki, Donostiako Hiru Damatxo, Ziburutik Sarara, Orai düzü ene maitea...
2015/09/03
Eskerrak zuri Iñaxio. Zure lana eta arduragatik ez balitz ez genuke altxor horren berri izango, eta gutxiago gozatu ahal izango.
Uste dut presoen grabaketak Baionako Mediatekan ere dituztela. Bertan lan egiten du Maider Bedaxagar-ek eta mahai inguru honetan hitzegin zuen horiei buruz:
http://www.xiberokobotza.or[…]toreaz-estabaida-entzuengeiOndarearen jabe egiteko trikimailuei dagokionez arrazoi osoa duzu. Zenbait museok iparra galdua du fondoen kudeaketan, eta batez ere, jabetza eta eskubideen eremuan.
Animo!
2015/09/03
Bai, neuk ere entzun ahal izan ditut. Oker ez banaiz Trebisch-enak Iñaxio Lopez de Aranari esker ekarri dira hona eta dokumentazio zentroetan eta ikertzaileentzat badaude eskura. Hemen aldarrikatzen duguna da publiko jartzea, sarean, edonork entzuteko moduan, eta hori da ukatzen dutena Alemaniatik.
2015/09/03
Mila esker zure erantzunagatik Iñaxio! Rudoldf Trebitsch-en grabaketei buruz egiten ari zaren ikerketen ingurukoak interes handiz irakurri ditugu:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1370504926http://www.argia.com/argia-[…]h-en-lekukotasun-soinudunakIzan ere, euskal musika eta dantzaren zaleontzat altxor bikaina ezagutarazi duzu, besteak beste Gernikako arbola kantuaren lehenengo lekukotasun soinuduna. Dantzari dagokionez, 'ostalersa', 'barrikada', 'San Joan zortzikoa', 'monein', edo 'satan-dantza' modukoen 1913ko grabazioak entzun ahal izatea (Trebisch-ek grabatu eta zure ikerketa lanari esker entzun ahal izan ditugunak, dokumentazio zentroetan bada ere) zoragarria da.
Ulertezina da altxor horiek, ondare hori, Gernikako arbolak dion moduan, "Eman da zabalzazu fruitua munduan" egiterik ez izatea. Kulturaren Euskal Kontseiluan aipatuko dut gaia, ea gure kultur agintariek zerbait egiteko biderik ikusten duten, Salamankako paperak bezala, hauek ere gurean, edo gutxienez denon eskura, libre eta publiko, izan beharko lirateke eta.
Eta noski, irrikaz itxarongo dugu honi buruz idatzi duzun artikulua irakurtzeko. Abisatu argitaratzen denean!
2015/07/24
Ze testu ederra Mikel! Gogoan dut kuadrilarekin sagardotegira joan eta Joseba bertan topatu nuela behin. Txistulari bat ere agertu zen, eta konturatu orduko aurrez aurre, ispiluan, dantzatzen ari ginen kupel artean. Desafioa bai, baina irribarrez, dantzan eta irribarrez. Halaxe gogoratuko dugu beti Joseba. Bikaina Maixuaren irribarrea ispiluan.
2015/06/12
Aupa Etor! Mila esker erantzun eta argibide guztiengatik! Nire zalantza Olaeta eta Etorkiren artean izan daiteke. Izan ere, Filipe Oihanburuk Olaetan ikasi eta dantzatu zuen bere taldea, Etorki sortu aurretik, eta koreografia berdintsuak egiten zituzten, estiloa bera zen eta dantzariak ere handik eta hemendik hartzen zituzten, beraz, askotan dantzari berak aritzen ziren batean eta bestean. Horrez gain, bada kontu bat zalantza eragiten didana. Nire ustez argazkian ageri den dantzarietako bat emakumezkoa da. Etorkin ohikoa zen hori, emakumeak prakekin dantzan mutilekin batera aritzea, eta Olaetarekin ostera zalantza dut, hori ez dut uste hain ohikoa zenik. Ea ba argitzen dugun kontua. Eskerrikasko!!
2015/06/12
Kaixo Emun Kultura, mila esker zure erantzunagatik.
Diozunez "Emunen ahoan, Emunek esan ez dituen aipamenak jartzen dituzu artikulu honetan". Nik ez dut uste hala denik, Emun-en ahoan esaldi bakarra jarri dut eta hitzez hitz kopiatuta dago zuen webgunetik: "Emunen uste dugu euskal kulturaz ari garenean euskarazkoaz ari garela hizketan, hau da, euskal kulturaren ardatza euskara dela." Hortik aurrera ez dut Emun-en ahotan beste ezer jarri eta zuek ere ez didazue zuen erantzunean zehaztu zein esaldi edo hitzetaz ari zareten.
> badirudi zuregan kezka edo haserrea sortu duela.
Haserrea? Nik ez nuke esango haserrerik adierazi dudanik. Euskal Kulturaren definizioak lantzerakoan dantza kanpoan edo bigarren mailan uzteko ahaleginak daudela jakinarazi dut, baina ez dut uste haserre tonurik erabili dudanik. Ez nago ados horrekin, noski, baina tamalez ohituta nago horretara.
Sorguneak taldearen proposamenean sakonduz Emun Kulturak egindako ñabardurari buruz, nik konpartitzen ez dudan definizioa sendotzera jo duzu. Azken produktua eta prozesuaren arteko bereizketa egin duzu, baina funtsean euskal dantza euskal kultura izateko berbazko lengoaia, euskara, ezartzen duzu ardatzean.
Nik defendatzen dut dantza lengoaia autonomoa dela, ez duela berbazko lengoaiaren beharrik euskal kategoria izateko, mutuek egindako euskal dantza ere euskal kultura dela.
Hortxe dago debatea, ideia trukea, elkarrizketa, iritzi kontrastea. Haserrerik gabe nire aldetik, baina kontrako iritziak ezkutatu gabe.
2015/05/18
Bada kontu bat azken argazkian lehen kolpean oharkabean pasatu zaidana, baina orain ohartu naizena. Dantzariek abarketa zuriak daramatzate. 80-90ko hamarkadan larruzko abarkak jartzen hasi ziren eta horrela segi dute aurten arte, baina 2015ean espartzuzko abarketa zuriekin ageri dira dantzariak.