Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

EDBrako koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia

2004/11/04

Euskal Dantzarien Biltzarrak koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. EDBren aktibitateen koordinazio eta kudaketa lanak izango dira langilearen funtzioak eta lan-jardunaren laurden baten kontratua izango da. Hona EDBn kaleratutako deialdia:

Gehiago irakurri

Ordenagailu madarikatuak

2004/11/01

Joan den asteartean ordenagailua piztu, posta programa irekitzera joan, eta krak, disko gogorrak katakrak egin zuen. Ordenagailua itzali egin zen bera bakarrik, eta ezin izan nuen berriz martxan jarri. Hiru egun egin zituen ordenagailuak dendan eta azkenean okerrena erantzun zidaten. Ez zuela arreg...

Gehiago irakurri

Euskal doinu zaharrak Alan Lomax-en eskutik

2004/10/22

Argitalpenen atalean bi CD berriren fitxa gehitu ditugu. Alan Lomax-en grabazioen CDak dira. Benetan altxor ederrak dira bi CD hauek. Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarra, 1952an Euskal Herrira iritsi zen eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan txistulariak, gaiteroak, bertsolariak eta abeslariak grabatu zituen.

Gehiago irakurri

Telebista folklorikoa

2004/10/22

Telezaborra izeneko blog-ean ETB-ri kritika egiten zaio Ondorioa ondoko hau: Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz. ...

Gehiago irakurri

NDTeko euskal dantzariak Bilbon

2004/10/13

Munduko dantza konpainia garrantzitsuenetakoa, Nederlands Dans Theater, Bilbon izango da aste honetan, eta beraz, konpainia bikain horretan diharduten bi euskal dantzari, Urtzi Aranburu eta Jorge Nozal ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Urrijena Iurretan

2004/10/06

Jai egun berezia izango da igandean, urriak 10, Iurretan. Urrijena jaia ospatzen dute. 5 urtetik behin ospatzen da Urrijena. Iurretako dantzari guztien jaia da, eta egun horretan Iurretan dantzari izandako guztiak plazaratzen dira. Bakoitza bere belaunaldiko taldean plazaratzen da, 14-15 urtetatko talde gazteenetik hasi eta 60 urtetik gorakoek osatutakora.

Gehiago irakurri 1

Kultura Plana eta dantza (II)

2004/09/30

Kultura planaren liburuska irakurrita lehen iruzkin batzuk egitera nator orain. Behar, hutsune eta arazo batzuk antzeman eta horiek osatzeko eman daitezken urrats batzuk zeintzuk diren zehazteko balio dezakeela iruditu zait. Gero beste kontu bat izango da aurreikuspenak betetzen diren eta egitasmoak gauzatzen diren.

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantza (II)

2004/09/30

Kultura planaren liburuska irakurrita lehen iruzkin batzuk egitera nator orain. Behar, hutsune eta arazo batzuk antzeman eta horiek osatzeko eman daitezken urrats batzuk zeintzuk diren zehazteko balio dezakeela iruditu zait. Gero beste kontu bat izango da aurreikuspenak betetzen diren eta egitasmoa...

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantza (I)

2004/09/30

Kulturaren Euskal Planaren aurkezpenean izan nintzen atzo. Jaurlaritzak kulturaren alorrean diharduen hainbat lagun bildu zituen ekitaldirako Bilboko Euskalduna jauregian. Kulturaren alor askotako ordezkaritza zabala zegoen han, 600 gonbidatu inguru omen ginen. Dantzarien ingurukoak ere baziren ze...

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantza (I)

2004/09/30

Kulturaren Euskal Planaren aurkezpenean izan nintzen atzo. Jaurlaritzak kulturaren alorrean diharduen hainbat lagun bildu zituen ekitaldirako Bilboko Euskalduna jauregian.

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian

2016/06/21

Bai, halaxe da Aritz. Euskal dantzaren sektorean bertan ditugu gure buruarekiko konplexu larrienak, ez dugu balioesten gure ondarea. Aurrekoan kulturgintzari ere begiratu nion: https://dantzan.eus/[…]/dantzaren-aienea-jalgi-jardunaldietan

Oier Araolaza on Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan

2016/06/14

Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu nahi nituen. Algia, euskal kulturaren transmisioa hobetzeko neurri gehienek ez dutela balio dantza tradizionalarentzat definizio horretatik kanpo uzten dugun bitartean.

Zehazki tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jartzeko bost neurri? Ni bakarrarekin konformatuko nintzateke: euskal dantzarekiko gutxiespen eta kontsiderazio ezarekin bukatzea. Baztertzeari uztea alegia, horrekin dagoeneko hamaika neurri etorriko bailirateke natural: hezkuntzan, ikerketan, dokumentazioan, sustapenean, azpiegituretan,...

Alegia, dauden premia eta aukerak aintzat hartzea eta dagozkion erantzunak ematea, ez baztertzea. Dantza eskola bat sortzen bada euskal dantza ere kontuan hartzea; Sorkuntza, sustapen, ekoizpen edo biretarako diru-laguntzak ematen badira euskal dantza ere onartzea eta baloratzea; Mediateka, dokumentazio zentro edo artxibo bat sortzen bada euskal dantza aintzat hartzea. Ikerketa bultzatzeko asmoa dagoenean euskal dantzaren ikerketa ere aintzat hartzea.

Smithsonianekin gertatu dena euskal agintariek beren buruaz dituzten konplejuen erakusgarri aparta da. Beren herriko kulturaz, dantzaz eta folkloreaz lotsatzen diren agintariak ditugu. Diasporaren gain utzi dute euskal dantza tradizionalaren ordezkaritza Washingtonen eta asko pozten naiz diasporako lagunengatik. Baina diasporako dantzarie beraien poltsikotik ordainduko dute dena: bidaia, egonaldiak, jatekoak... dena! Hala ere pozik egingo dute, estatu-batuar hiritar batentzat Etxe Zuriaren aurrean zure kulturaren dantzak erakustea ohore handitzat dutelako, baina euskal agintarien lotsagabekeria antologikoa da.

Oier Araolaza on Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/06/03

Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.

Oier Araolaza on Euskal dantza baztertu du berriz Etxeparek

2016/05/13

Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan hauxe da: musika zabaltzeko 140.000€, artearentzat 53.000€, dantza garaikidearentzat 33.000€ eta euskal dantzarentzat 0€.

Oier Araolaza on Hazparneko eta Ziburuko kaskarotak

2016/05/03

Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, txintxarriak soinean, makila-dantzak egiten dituzte... Ibarrak lotura horri tira egiten dio, baina dantza, musika eta janzkera eredu hori Europako beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, beraz, bide bakarreko azalpenak sinpleegiak gertatzen dira.

Oier Araolaza on Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/28

Bai, ulertzen dut diozuna Mikel. Ni saiatzen naiz ez planteatzen gizon eta emakumeen arteko auzi moduan, baizik eta feministen eta mat... tira, feminista ez direnen artean ;-) Beraz, bat nator gizonezkook monopolizatzen ditugun botere-eremuak utzi behar ditugula, baina hori egiterakoan jarrera feministak jarrera ez feministekin ordezkatzeko arriskua badago, eta hor kezka daukat horren onuraz. Alegia, parekidetasuna bultzatzeko prest dauden gizonezkoak botere guneetatik alboratzeak ez dakit aukera edo arrisku moduan identifikatu behar dugun. Ideala biak batera ematea litzateke, noski, gizonezkoak eta ez feministak botere guneetatik urrundu emakumezkoak eta feministak sar daitezen. Bestetik, niretzat gizonezkoak erabat desagertzeak ere ez dio mesederik egiten parekidetasunari, eta hori gertatzen ari da hainbat dantza taldetan, gizonezkook botere posizioan izan dugun protagonismoa parekidetasunarekin kolokan ikustean interesa galtzen dugula eremu horretan eta utzi. Horren ondorioak ere ez dut uste parekidetasunarentzat onak direnik, eta gutxiago "neskek dantzatzen dute mutilek ez dagoelako" moduko azalpenekin osatzen badira.

Oier Araolaza on Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/27

Kaixo Mikel,

Dantzaren eremuan, kasu askotan, gizonezko estereotipoa sortzen da emakumezkoarena eraikitzen den unean. Adibidez, korpus dantzariak edo San Joanetako ezpata-dantzariak ez ziren gizon-dantzariak, dantzariak edo ezpata-dantzariak ziren, zapatariak, medikuak edo txistulariak ziren moduan. Une zehatz batean, emakumeen estereotipoa eraikitzen da eta horrekin emakumeei 'dantzari' izateko aukera ukatzen zaie, dantzari emakumearen figura sortuz, eta aldi berean, ordurarteko 'dantzari' figura desagertu egiten da eta 'gizon dantzari' bihurtu.

Beraz, hemen ez gaude bakarrik genero baten konstrukzioa deseraikitzen, sistema bitarra da auzitan jartzen ari garena, eta bi konstrukzioak desegiten. Kasu batzuetan, gonak eta pololoak ez dira feminitatearen ezaugarri, baizik eta genero sistemaren ezaugarri. Niretzat genero kruzeak bultzatzea (emakumeak prakak eta gizonezkoek gonak jartzea) ez du sistema bitarra hausten, baizik eta genero estereotipoak berresten ditu.

Garai batean ez bezala, medikuak gizon eta emakume ditugu gaur egun, medikuntza da alorra eta medikuak horretan jarduten dutenak, ez dago mediku femeninorik ez mediku maskulinorik, eta ez dago mediku izateko modu maskulinorik ez femeninorik. Janzkera gorputzaren araberakoa da (altuagoa, txikiago, argalagoa, gizenagoa, bulartsuagoa, bularrik gabekoa, aldaka zabalduna, estua,...) ez dago emakume medikuaren uniforme bat eta gizon medikuaren uniforme bat. Lehengo emakume medikuek gonak zebiltzaten, baina ez emakume mediku izateko hori behar zutelako, gizarteak (estatuak, elizak eta horien eraginez gizarteak...) emakumeak gona janztera behartzen zituelako baizik.

Orain zaila da irudikatzea, baina orain 50 urte ez zegoen emakume txistularirik. Txistulari izatea, txistua jotzea gizonezkoen jarduera zen. Lehenengo emakume txistulariek gonarekin jotzen hasi ziren. Zure herrian bertan orain gutxi arte emakumeek txistulariek gona jantzi dute. Ez dago txistua jotzeko modu femenino ez maskulino bat. Txistua musika da, eta mila modutakoa izan daiteke, baina ez du generorik. Ez lukeena zentzurik izango da genero estereotipoak deseraikitzeko gizonezkoak gona jartzea txistua jotzeko.

Tradizioan errotua dagoen tokietan gonak ez du genero markarik. Oñatiko Korpusean, Villabuenako dantzetan edo Iturengo joaldunetan, gizonezkoek gona janzten dute. Emakume jantzita daude? Ez, horixe. Dantzari jantzita daude. Emakumeek horietan parte hartuz gero (gehienetan ari dira) ez dute "emakume dantzariaren" estereotipoa eraiki beharrik. Dantzaria generorik gabeko kategoria baita testuinguru horietan, ez dago genero marka erreproduzitu beharrik, dantzari izan eta kitto: batzuk argalago, beste batzuk altuago, norbait gizenago, halako txikiago... dantzariak denak.

Oier Araolaza on El Aurresku (Dantzari Nº 4, editoriala)

2016/04/26

Bakarkako lehen aurreskuak XX. mende hasieran, Lore Joko eta Euskal Festetan antolatzen ziren aurreskularien txapelketetan hasten dira agertzen. Baina txapelketa kontestutik kanpo, aurreskua indibidualki protokoloetan erabiltzen 50-60ko hamarkadetan ezar dezakegu, gutxi gora behera. Dena den, era horretako lehena zein izan ote zen, nik ez daukat jasota.

Oier Araolaza on Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/26

Azken aldian hainbat txokotan bizi-bizi dago neskek dantza egiterakoan prakak ala gona erabili beharko luketen eztabaida. Iruditzen zait debate horietara joan aurretik bideo honek agerian jartzen dituenak modukoak kontuan hartu beharko liratekeela. Emakumearen estereotipoa konstrukzio ideologiko bat da, gizarteko hainbat alorretan kostata, esfortzu eta borroka handiarekin eraldatzeko lanean ari dena. Dantzaren alorrean naturalizatutako estereotipo horien defentsa harrigarriekin topo egiten dugu, feminitatearen izenean maiz, tradizioaren (!) izenean beste zenbaitetan, kontuan hartu gabe bata ala bestea genero ideologia atzerakoienetan oinarrituta eraikiak izan zirela, besteak beste helburu faxistekin, eta ez dutela zerikusirik ez emakumetasunarekin ez eta tradizioarekin ere ez.

Oier Araolaza on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/04/01

Mila esker Aritz, mila esker Bidador pastoralaren atzealde eta barrunbeetako xehetasun hauek eta zuregan eragindako gogoetak konpartitzeagatik. Horrelako prozesu batek eskaintzen dituen bizipenak kanporatzea oso baliagarria gertatzen zaigu emanaldia ikustera bakarrik joan garenoi, eta maizago eta beste mota bateko ekitaldietan ere egin beharko genukeen ariketa dela gogorarazten digu.

2014ko abendua, Dantzan Ikasi programa Donostian, Antton Lukuren hitzaldia Libertimenduaz. Hitzaldi bukaeran elkarrizketa mamitsua sortu zen Koldo Mitxelenako aretoan, Urbeltz, Irigarai eta zeu tarteko. Era honetako ekitaldi batek Iruñea moduko hiri batean zentzurik bat ote zenuen galdetzen zenion zure buruari, altuan galdetu ere. Ordurako Bidador pastoralaren erne-muina ereinda zegoen, ez zen beraz galdera erretorikoa.

Lukuk libertimenduaz eskaini digun irakurketak, dantzarion jardueraren zentzu politikoaz kontzientzia ber-hartzera eraman gaitu zinez, gure aurreko belaunaldiek inoiz galdu ez duten kontzientzia, bide batez esanda. Jarduera politikoaren eraginkortasun gorena alderdikerietatik(=taldekerietatik) askatzen denean lortzen dela frogatu digu Bidador pastoralak, aurretik beste hainbat esperientzietan ikusi duguna berretsiz, Argiaren jardunbide ez-ohikoan adibidez.

Gotaineko errebalidak, Iruñean ikusi genuenok antzeman genizkion balio artistikoak berresten ditu, alegia, ez ginela emozioen eraginez soilik errenditu, pastoralak bazuela gorputz dramatikoa eta kalitate formala. Adibidez, Makagorriaren ekarpena aipatu da, eta horretan sakonduz, Bidadorren izpiritu pitxutarra arketipoaren bidez eszenaratzearen aziertoa berresteaz gain, bereziki nabarmendu nahi nuke Makagorriaren sarrera-irteeren diseinu koreografiko eta musikala, sotila bezain bortitza, xehetasun txikienetan ere Bidador pastoralaren eta Bidador beraren arima zorrotz bezain jostalaria erakusten duena.

Biba Bidador eta Bidadortarrak!