Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Telebista folklorikoa

Dokumentuaren akzioak

Telebista folklorikoa

2004/10/22 15:19

Telezaborra izeneko blog-ean ETB-ri kritika egiten zaio Ondorioa ondoko hau:

Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz.

Ni aspertuta nagoenez ETBen kontra egiten den bakoitzean dantza eta folklorea ere nahastu behar horretaz, beste hau erantzun dut: > Oso topikoa gertatuko da, baina egia > da: kate hori folklorikoa da. Dantza > lehiaketak,..

Topikoak batzuetan ez dira egia izaten, eta ni nazkatuta nago topiko faltsu hori entzuteaz. Topiko horren arabera ETB1-en etengabe ari dira dantza lahiaketak ematen eta hori gezurra da. Ni dantzaria naiz, eta interesez jarraitzen ditut dantzari buruzko emanaldiak, eta ni neu naiz lehenengoa ETBrekin haserretzen dena egiten dituzten emankizun horien hautaketa, errealizazio eta errepikapenengatik, baina gezurra da etengabe dantza lehiaketak ematen direnik. Nik dakidanik 2004 osoan bi dantza txapelketa bakarrik eman dira, Segurakoa ekainean eta Donostikoa irailean. Horien errepikapenak ordutegi normalean asko jota beste bi lirateke.

Gauza bat da pentsatzea ez duzula dantza lehiketa baterez ikustea ETBn, eta beste bat ulertzera ematea horixe dela ETBren emaitza nagusia.

Ez dut uste telebista bat txarra dela esateko dantza, folklorea eta kultura tradizionala gutxietsi beharra dagoenik. Telebista horrek egin ditzake ondare horien erabilera okerrak, baina baita beste batzuenak ere.

ETB2ko Esta es mi gente programan ez da folklore, dantza eta kultura tradizionalik batere ageri, denak modelnoak, diseinuko tixertakin jantzita, gimnasiotik atera berri, eta dj onenaren erritmora dantzarako prest izaten dira. Baina programaren edukia zabor hutsa dela iruditzen bazaizu, hori gutxiesteko ez duzu esaten ETB2 Dj dantza modelno eta guayez betetako telebista folklorikoa dela. Eta folkloriko hitzaren tonu gaitzesgarria erabiltzera bagoaz, nire ustez gaur egungo telebistan zerbait folklorikoa baldin badago hori Esta es mi genteko gonbidatu eta gran hermanoko konkursante pepelerdoak dira, aurkezle espitoso txupigauyak eta famatu izan nahi duten kalabaza lerdenak.

Dokumentuaren akzioak

telezaborra
2004/10/22 19:12

Kaixo Oier,

nire blogean erantzun dizut, erantzunen atalean.

Uste dut gaizkiulertu bat besterik ez dela izan.

Xabier
2004/10/26 22:36

Euskal dantzak emititzea tokiko telebista publiko batek egin beharreko zerbait da. Gure kultur ondarea delako. Baina ez da "prime time'an" emititzeko programak.

Programa horiek egitearen alde nago, gure kultur ondarea mantentzen eta sustatzen laguntzen dutelako, baina aldi berean telebista gehien ikusten denean ETB1ek euskal ikusleoi kalitatezko programazio moderno, erakargarri, eta lehiakor bat ematearen alde nago.

Zuk aipatzen duzun "Esta es mi gente'ren" kasuari dagokionez, EEMG ETB2'n emititzea, kanal hau giro urbanoari zuzenduta dagoela eta ETB1 giro tradizionalera (edo nekazal girora) zuzendua dagoelaren beste froga bat dela uste dut.

Zergatik ez dira mariatxiak edo Donostiako suak ETB2'n emititzen? Zergatik ez dira filme eta telesailak ETB1'n emititzen? (eta abar)

Aintzane
2004/10/28 03:14

Ene ustez Esta Es Mi Gente euskal gizartearen izaera eta bizimoduarekin askoz lotuago eta gertuago dago dantza programak baino. Hauek egin behar dira, gure kultur ondarea delako, baina zer esanik ez EEMG moduko programek islatzen dutela hobekien euskaldunon (batez ere gazteriaren) izaera.

Izar
2005/01/31 15:57

Aintzanerekin ez nago batere ados.Nire ustez bi gauza nahasten ditu. Gauza bat da zerk dituen ikusle gehiago eta beste gauza bat da zerk islatzen duen hobekien gaur egungo euskal gizartea. Telebista saio batek ikusle asko izatea gauza askorekin egon daiteke lotuta eta inondik inora ere ez dut uste Esta es mi gente bezalako saio batek euskaldunon izaera islatzen duenik, ez gazteriarena eta ez helduagoena. Jende mota jakin bat bakarrik islatzen du eta jende horren erdia ikusten den bezalakoa da eta beste erdia antzeztera joaten da. Ez dut uste ezagutzen dudan inork bere burua saio horretan islatuta ikusten duenik.Eta ez naiz ari dantza lehiaketek gehiago edo gutxiago islatzen duten esaten, biak entretenimendu gisa daude jarrita eta bakoitzak bere ikuslegoa izango du, ziuraski ikuslego horren zati bat berdina izango da bietan gainera.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.