Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Damian Muñoz Bilbo eta Donostian

2001/11/21

Damian Muñoz-ek "Las mentiras del entusiasmo" lana erakutsiko du datozen egunotan Bilbon eta Donostian.

Gehiago irakurri

Dantza Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean

2001/11/20

Eusko Ikaskuntzak antolatu duen "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra"ren 4. sailean Literatura eta antzez arteak zertan diren aztertuko da. Azaroaren 28an Literatura eta Musika aztertuko dira, 29an Dantza, Antzerkia eta Bertsolaritza, eta 30ean Zinea. Beraz, dantzari dagokiona, 29ko egitaraua bildu dugu hemen:

Gehiago irakurri

Folklorea Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean

2001/11/20

Eusko Ikaskuntzak "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra" antolatu du Donostian, azaroaren 28, 29 eta 30erako, eta jorratuko diren gaien artean dantzari lotutakoak ere daude.

Gehiago irakurri

Irungo aurresku txapelketa

2001/11/08

Kemen Dantza Taldeak, Irungo Udalaren laguntzaz, Irungo hamaikagarren Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa antolatu du.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa Bartzelonan

2001/11/08

Euskal kultura Katalunian ezagun egiteko helburuarekin "Euskal Herria al CAT" ekitaldia antolatu du Centre Artesá Tradicionárius elkarteak. Musika izango da jaialdiaren ardatza nagusia baina dantzarako tartea ere izango da.

Gehiago irakurri

Musika eta dantza tradizionalari buruzko ikastaroa

2001/10/22

Gasteizko udalak antolatutako Kultura denon eskura kultur ikastaroen artean Musika eta Dantza Tradizionalen inguruko ikastaro bat dago.

Gehiago irakurri

Nafarroako dantzen erradiografia

2001/10/20

Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.

Gehiago irakurri

Kemen dantza taldea Japonian

2001/10/16

Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzak interneten

2001/10/16

Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.

Gehiago irakurri 2

Alkartasunak 25 urte

2001/10/12

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Re: Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke:

Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak

Re: Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea

Mapa bizirik!

2005/10/21

Tagzania gunearen aukera berri eta zoragarri bati esker dantza taldeak atzerrian ibili direneko mapa hemen bertan bizirik, hau da, batera eta bestera mugitu eta hurbiltzeko eta urruntzeko moduan, jar dezakegu. Ikusi hemen, egin klik mapan eta mugitu hara eta hona. Txintxetan klik eginda ikusiko duzu zein talde non egon den.

Re: Dantzari Eguna Hazparnen

2005/09/22


Aupa eta eskerrikasko abisuagatik. Jaso genuen lehen egitarauan ez zegoen eta berria jasotzean ez ginen horretaz ohartu. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi, oier.

Beasaingo Aurtzaka Istanbulen

2005/08/25

Beasaingo Aurtzaka Dantza taldeak Istanbulen jardungo du dantzan. Abuztuaren 25etik 31ra bitartean izango dira Turkiako hiriburuan.

El grupo Aurtzaka acude al Festival Internacional de Euroasia en Estambul

Re: Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean

2005/05/12

Kaixo Asier!

Ba uste dut aurten ere ez dela izango... Izan ere maskaradak neguan izaten dira, urtarrilean hasi eta aste santura bitartean, eta dagoeneko aurtengoak ere bukatu dira. Datorren urtean urtarrilean gogoratu eta dantzan.com-en izango dituzu datak. Gero arte, oier.

PD. Bueno, oraintxe jakin dut ekainaren 1ean Araban, Aialan izango direla Altzurukuko maskaradak. Oraindik ez dakit asko honi buruz, baina hala ere, nik uste dut merezi duela zuberoara joatea maskaradak ikustera. Beste gauza bat da hori.

Re: Altzürüküra joan gura dugu

2005/02/09

Bai, normalean lehenengo eta azken maskaradak herrian bertan egin ohi dira. Baina aurtengo data zerrendan azken maskarada hori ez da agertu. Altzürüküko auzo batean egiteko asmoa dutela uste dut, baina oraindik finkatu gabe dute.

Nafarroako inauterien ordutegiak

2005/02/04

Diario de Noticias egunkariak Nafarroako inauterien egutegi-ordutegia prestatu du. Hemen duzue

Prentsan argitaratu direnak

2005/01/28

Altzürüküko maskaradei buruz prentsan argitaratu direnak:

Maskarada gaztea Altzürüküko bizilagunek prestatu dute aurtengo maskarada; haur eta gazte asko daude tartean Berria, Allande Sokarros / Altzürükü, 2005/01/21.

Altzürükükoek prestatu dute maskarada, eta hil honen 30an abian jarriko Diario Vasco / Donostia, 2005/01/24.

Altzürüküko 40 gaztek igandean abiatuko dute Zuberoako maskarada Gara, 2005/01/28.