Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003

2003/09/01

Abuztuaren 11an argitaratu da Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen deialdia. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpenan, EAEtik kanpo egitekoak diren bira artistikoak eta prestakuntza ikastaro eta tailerrak egiteko eskaintzen dira diru-laguntzak.

Gehiago irakurri

Agur Txilibrin

2003/08/02

Uztailaren 30ean hil da Txilibrin, molde zaharreko azken albokaria. Albokari bezala nabarmendu zen batez ere Txilibrin, baina dantzariok ere baudakagu zorrik Igorrekoarekin.

Gehiago irakurri 3

Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria

2003/07/08

"Izena duen guztia omen da" izenburua du Aukeran dantza konpainiak estreinatuko duen ikuskizun berriak. Uztailaren 12an, Donostiako antzerki ferian estreinatuko da ikuskizuna.

Gehiago irakurri 1

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia

2003/07/03

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdiaren egitarua prestatu du dagoeneko. Serbiako Djido eta Mexico-ko Tenochtitlan taldeek parte hartzen dute Galdakaokoekin batera Bizkaian egingo diren 7 jaialditan:

Gehiago irakurri

Murixka dantza taldearen webgunea

2003/07/03

Lezoko Murixka Dantza taldeak taldeari buruzko webgunea jarri du martxan. Historia, Ekitaldiak, Txapelketak, Irteerak, Argazkiak eta Kontaktuak izeneko atalak aurki daitezke bertan. Helbidea: http://murixka.galeon.com

Gehiago irakurri

Euskal Baleta Kulturaren Euskal Planean

2003/06/18

Zaila gertatzen zait hitzez adieraztea dantzari dagokion txostena irakurri ondoren sortu zaidan ezinegona eta sumindura. Ezin nezakeen imajinatu Kulturaren Euskal Plana izenburu handiko ekimenaren abiapuntuan, dantzaren alorrean behintzat, horrelako txosten kaskar eta hutsala azaltzea.

Gehiago irakurri

Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon

2003/06/10

Artea eta Kultura jardunaldiak antolatu ditu uztailerako Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateak. Hainbat gai eta ikastaroren artean dantzaren inguruko zenbait ikastaro interesgarri ere eskaintzen dira.

Gehiago irakurri 2

Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa

2003/06/02

Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.

Gehiago irakurri 5

Dantzaz egitaraua abian

2003/05/15

Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:

Gehiago irakurri

Maite Egiguren hil da

2003/05/08

Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!

Oihartzuna medioetan

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak:

Pirmin Treku hil da Sustatu, 2006-07-13 http://www.sustatu.com/1152801630

Gerrak dantzan ibilitako artista Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra Berria, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista

Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004 Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku

Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku Diario Vasco, 2006/07/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku

Emanaldia bertan behera

Emanaldi hau bertan behera geratu da dantzarietako baten lesioaren ondorioz.