Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Euskal dantzak morris dantzari baten begietan

2004/06/04

Euskal Herrian dantzan izan den Morris talde bateko dantzari batek bere esperientziaren berri eman du Morrisen eztabaida talde batean. Getxoko Itxas Argia taldeak gonbidatuta etorri ziren eta badirudi Abadiñon egindako Dantzari Eguna ikusteko aukera izan zutela.

Gehiago irakurri

Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik

2004/06/03

Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik dagoela frogatu genuen joan den larubatean, maiatzaren 29an, Leitzako plaza ederrean. Leitzako Aurrera dantza taldeko kideak ingurutxoaren oinarriak sendotzeko ahaleginetan dabiltza. Horrela, Galdakaoko Andra Mari dantza taldekoekin emanaldi berezia antolatu zuten.

Gehiago irakurri

Dantza bultzatzaileei omenaldia Ibilialdian

2004/05/31

Atzo Ibilaldia ospatu zen Leioan. Urtero euskal kulturaren alor bateko sustatzaileak omentzen dituzte. Aurten dantzaren alorrekoa izan dira eta 12 pertsona eta elkarteri egin zieten omenaldia goizeko 11.00tan. Hona hemen omenduen zerrenda:

Gehiago irakurri

Ereintza Kaliforniara

2004/05/26

Errenteriko Ereintza Dantza taldea Kaliforniara dihoa Bakersfield-en ospatuko den NABOren bileran dantza egitera.

Gehiago irakurri

World Sword Spectacular 2004

2004/05/25

Datorren maiatzaren 28tik 31ra World Sword Spectacular 2004 jaialdia ospatuko da Ingalaterran. 7 herrialdetako 40 talde eta 700 ezpata-dantzari espero dira datozen egunotan Whitbyn.

Gehiago irakurri

Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak

2004/05/18

Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen ari dira 2004an, eta hori dela eta asteburuan izan da ospakizun egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004

2004/05/17

Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 135.000 euro banatuko dira koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.

Gehiago irakurri 1

Bizkaiko Dantzari Eguna Abadiñon

2004/05/11

Datorren maiatzaren 16an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da Abadiñon Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Hona hemen egitaraua

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004

2004/04/27

Apirilaren 29an ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Stephen Page, dantzari eta koreografo australiarrak idatzi du egun horretan lau haizeetara zabalduko den mezua:

Gehiago irakurri

Oier Araolaza Arrieta

2004/04/22

(Elgoibar, 1972)

Elgoibartik Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera, horrelaxe dijoa nire bizitza, eta beraz, erdibidekoa, Maltzagako naizela esan daiteke. Fisikoki Eibarren jaio arren, paperetan Elgoibarren inskribatu ninduten, eta han bizi izan nintzen 6 urtez, Eibarrera aldatu ginen arte. Bikot...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!

Oihartzuna medioetan

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak:

Pirmin Treku hil da Sustatu, 2006-07-13 http://www.sustatu.com/1152801630

Gerrak dantzan ibilitako artista Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra Berria, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista

Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004 Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku

Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku Diario Vasco, 2006/07/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku

Emanaldia bertan behera

Emanaldi hau bertan behera geratu da dantzarietako baten lesioaren ondorioz.