Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004

2004/04/27 00:10

Dantza giza adierazpenaren modu aitzindaria, zaharrena, da. Gorputza eta lengoaia fisikoaren bidez, dantzak emozioen mundua espiritualarekin lotura indartsua du.

Kultura tradizional aborigeneetan, dantza anima da, medizina sakratu bat modukoa. Dantza lurrari lotuta dago, Ama Lurraren espirituari lotuta. Zure burua dantzara jartzen ez duzun bitartean ezingo duzu lasai ehizatu. Giza existentziaren nahitezko zatia da.

Dantza lan berri bat sortzen dudanean dantzariei galdetzen eskatzen diet hazi tradizionala jan eta liseritzeko, barruan dagoen berezko kodea antzeman eta muin tradizionala mundu garaikidera eramateko.

Dantza lengoaia unibertsala da. Giza identitatea eta giza espirituaren ospakizuna adierazten du. Dantza elkarkidetzaren bihotz artistikoa da. Erremedio sakratu unibertsala da.

Stephen Page, (Australia)
Zuzendari artistikoa & Koreografoa

1965an Brisbane-n jaio, Stephen Page Stradbroke irlako Nunukul herriaren eta Queensland hego-ekialdeko Yugambeh nazioko Munaldjali klanaren ondorengoa da. Sydney Dance Company-n dantzatu zuen 1991 arte, eta orduan Bangarra Dance Theatre-ko zuzendari artistiko izendatu zuten. 1996an Australian Ballet-erako Alchemy koreografia prestatu zuen eta harrezkero beste zenbait lan egin ditu konpainia nazionalerako.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.