Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Zuberoako dantzak Jira Galduaren 3. zenbakian

2002/04/22

Ikerfolk elkarteak Jira Galdua aldizkariaren 3. zenbakia kaleratu du. Dantza maisuen aldizkaria da Jira Galdua eta oraingoan Zuberoako dantzen metodo bat eskaintzen du.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna

2002/04/02

Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Katherine Dunham-ek idatzi du Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO MEZUA 2002KO APIRILAREN 29A

Gehiago irakurri

Dantza Eskolen V. Erakusketa

2002/03/27

Dantza Eskolen V. Erakusketaren deialdia egin du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. EAEko dantza eskola publiko zein pribatuek koreografia laburrak aurkez ditzakete erakusketa honetan.

Gehiago irakurri

Koreografo berrien erakusketa

2002/03/26

Eusko Jaurlaritzak Koreografo berrien 6. erakusketa antolatu du eta hautatutako koreografoen lanak apirilaren 20an Gasteizen, 26an Barakaldon eta 30ean Donostian aurkeztuko dira. Artez aldizkariak bildu du koreografo berrien 6. erakusketari buruzko informazioa eta dantzan-eko hemerotekan edo Artezblai gunean irakur dezakezue erreportajea osorik.

Gehiago irakurri

Aitor Arozenak irabazi du txistulari lehiaketa

2002/03/25

"txistulari.com"-en irakurri ahal izan dugunez, Aitor Arozenak irabazi du Euskal Herriko Txistulari Bakarlarien Txapelketa. Larunbatean, Billabonako Gurea zine-aretoan burutu zen Euskal Herriko Txistulari Elkarteak bere urteurrenaren 75. ospakizun egitarauan barne antolatu duen txalpelketa. 12 lagunek eman zuten izena, horietako zazpi Gipuzkoakoak, eta besteak Bizkaia, Nafarroa eta Lapurdikoak.

Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kultur jaialdiei

2002/03/15

Eusko Jaurlaritzako kultura sailak 2001. urteko antzerkia, dantza, musika eta zine alorreko jaialdi, jardunaldi, lehiaketa eta abarrekoei emango dizkien dirulaguntzen zerrenda argitaratu da BOVPean. Hona hemen zerrenda osoa:

Gehiago irakurri

Goi-herri dantza taldeak 25 urte

2002/03/12

Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.

Gehiago irakurri

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

2002/03/04

Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.

Gehiago irakurri

Herri Musikaren Txokoa

2002/03/04

Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.

Gehiago irakurri

Xukan taldearen estrainekoa

2002/02/22

Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

proposamena da

2008/11/13

Kaixo Joseba, Gipuzkoako DAntzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteekin koordinazio lana egitea gure proiektuaren egitasmoan jasotzen da, baina hori oraindik ez da gauzatu. Lan horrekin hasten garenean jarriko gara kontaktuan bi elkarte horiekin gure proposamena egiteko. Eskerrikasko.

meritua baino zortea

2008/02/12

Talai dantzariekin baserri batzuetako bidean ibili ahal izatea zorte handia da guretzat. Eskuzabalik hartu gaituzte eta dantza tradizionalen beste aurpegi bat, izugarri ederra gainera, ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman digute. Testu, argazki eta bideoekin han ikusitakoaren zati bat ezagutzera ematen saiatzen gara, baina disfrutatu, bertara joanda disfrutatzen da...

Koko-dantzan ikasi nahian

2008/01/21

Mundiala Antton, hau gozatua hartu dudan zure testua irakurtzen, ederra benetan! Eta arrazoiz betea. Baserritarrak mozorrotzean jantzi eta bizi egin izan dute, mozorroaren ibilkera eta piztikeriak erditzen dituzte natural-natural. Kalekumeekin metafora bila gabiltza etengabe, gure etxeetan National Geograficeko tigreak hurbilago baititugu azeria eta basurdea baino. Gure herrian, Eibarren, mozorrotzea koko-janztea da, eta kokoak intsektuak dira, zomorroak, momorroak. Umeak bildurtzera kokua, koko-marrua eta mamorruak etortzen dira. Koko-dantzan ikasi nahirik gabiltza gu orain. Eskerrikasko!

Gureak ondo daude

2007/10/20

Kaixo Sebastien, guk bi diska erosi genituen eta biak ere ondo daude. Mutxikoen urratsak ongi entzuten dira. Eskerrikasko!

Aspaldiko

2007/10/12

Aupa Patxi, aspaldiko bai!! Pozten naiz dantza-kontuak erabat ahaztu ez zaizkizula ikusteaz!! Askotan komentatzen dugu, dantzari ibilbidea osatuta, eta beste kontu batzuekin jarraitzeko, dantzari aktibo estatusa atzean uzten duen jendea sektore honekin kontaktuan jarraitzea da gerta dakiguken gauzarik onena. Urte asko behar dira dantzari buruz zerbait ikasteko eta heldutasun minimo horretara iritsi eta erabat alboratzen bada alorra berriz ere hutsetik hasten da zikloa. Kemen-en zortedun dira zu moduko jendeak ez duelako taldearekin kontaktua eten, eta aldian behin horrelako oxigeno baloiak ateratzen dituelako txisteratik. Ondo segi!!

Ideia polita

2007/10/10

Niri ere oso ideia polita iruditzen zait. Lagunarteko txango-emanaldi modura antolatu duten itxura dauka, baina kanpora begira ere oso ekimen interesgarria da, ohikotik ateratzen dena. Nik uste dut badugula horrelako ekitaldi imajinatiboen beharra, rutinak hautsi eta ia-agortuta ditugun eredue oxigeno piskat emateko.

Uste dut oraingo honetan giharren luzaketa ariketak inoiz baino garrantzitsuagoak izango direla. Animo!

Dantza puntuatzen...

2007/07/29

Hasteko Zorionak Añorgako dantzariei. Ez daukat zalantzarik beraien maila bikaina izango zela.

Arkaitz, niri ere sortzen zaizkit zalantzak dantzak puntuatzerako orduan. Baina ez zuk aipatzen dituzun arrazoiengatik. Pentsatzen dut lehiaketa horietan ez direla dantzak berak epaitzen baizik eta dantzen ejekuzioa ari direla baloratzen. Zuk zalantzak dituzu taldeko lehiaketekin, baina horiek baino askoz ere zalantzagarriagoak diren binakako eta banakako lehiaketekin ez duzu inolako arazorik, are gehiago, horietan parte hartzen duzu! Ez al du horrek ba zerikusia izango, horietan parte hartzen duzulako horiek justifikatzeko modua aurkitu duzula?

Lehen ere eztabaidatu izan dugu aurresku eta dantza solte txapelketen inguruan dantzan posta zerrendan eta horren inguruko testu batzuetara loturak uzten dizkizut hemen, horietan ere gauzak horren argi ez daudela ikus dezazun.

http://www.dantzan.com/edukiak/banakako-dantza-txapelketak/ http://www.dantzan.com/hemeroteka/txapelkeriak

Ondo segi, oier.

EDBren blog berria

2007/07/29

Bai, egia esan bitxia da EDBk Interneten daraman politika. Webguneak sortu eta sortu, baina badirudi bakoitza bere kasa ari direla eta esango nuke batzuk nahiko utzita daudela. Orain 8-9 urte Gipuzkoako EDBk sortu zuen EDBren lehen webgunea. Gero Iparraldeko EDBk beste bat sortu zuen. Bazirudien euskaldantzarienbiltzarra.com izango zela EDBren webgune nagusia eta han jarraitu ahal izango genituela EDBren ekintzen nondik norakoak. Baina handik gutxira Arabako Dantzarien Biltzarrak berea sortu zuen. Gerora Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantzanet sortu du, eta orain arteko guztien artean biziena berau izango zela zirudien, baina momentuz erritmo gora-behera handiak erakutsi ditu. Bitartean Iparraldeko EDBk bloga jarri du martxan eta beraien zuzendaritzaren bilera guztien berri ematen dute bertan, alde horretatik behintzat transparentzia lezio ederra ematen ari dira. Eta orain EDB nagusiak beste blog bat sortu duela ikusten dugu. Jakina da EDBko ordezkaritza bakoitza elkarte autonomoa dela, baina bere ekintza eta komunikazio saiekeretan "batasun" irudi bat trasnmititzeko ahalegina egin izan da. Interneten ordea bakoitza bere kasa dabilela ikusten da.

Hona helbideen bilduma EDBren sarean ez galtzeko...

Arabako Dantzarien Biltzarra: http://www.arabadantzarienbiltzarra.com/ Bizkaiko Dantzarien Biltzarra: http://www.dantzanet.net/ Euskal Dantzarien Biltzarra: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com/ Iparraldeko EDBren bloga: http://www.iedb.blogspot.com/ EDBren bloga: http://dantzariak.blogia.com/

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447