Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aitor Arozenak irabazi du txistulari lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Aitor Arozenak irabazi du txistulari lehiaketa

2002/03/25 19:28

Honako lagun hauek parte hartu zuten txapelketan: Aitor Arozena (Oiartzun), Urko Arozena (Leitza), Lander Diaz de Gereñu (Oñati), Céline Duffoir-Ladevese (Angelu), Imanol Egido (Deba), Urtzi Iraizoz (Iruñea), Jose Migel Laskurain (Eibar), Garikoitz Mendizabal (Zestoa), Carlos Peñaranda (Berriozar), Elena Pérez (Ermua), Xabier Vesga (Errenteria) eta Gorka Zabaleta (Azkoitia).

Beste aldetik, kide hauek osatu zuten epaimahaia: Xabin Bikandi (Bilboko Udal Musika Eskolako zuzendaria); Xabin Salaberri (Gasteizko Kontserbatorioko irakaslea); Luis Udakiola (Donostiako Kontserbatorioko irakale ohia); Amaia domeño (txistulari nafarra); eta Jose Ignacio Sarasua (Txistulari elkarteko idazkaria).

Goizeko 11:30etan hasi zen txapelketa. Kanporaketa egin zen orduan, eta txistulari guztiek Isidro Ansorenaren "Jo, mutilak, gogoz" jo behar izan zuten. Bigarren fasera pasa zirenak Aitor Arozena, Urko Arozena, Garikoitz Mendizabal, Carlos Peñaranda, Xabier Vesga eta Gorka Zabaleta ziren.

Arratsaldeko 18:00etan azkeneko faseari eman zitzaion hasiera. Parte hartu zuten txistulariek aldez aurretik erabakitako obrak jo zuten; denei entzun ondoren, epaimahaikideek lehendabiziko saria osatzen zuten 1.502 Euro; eta txapela Aitor Arozenari ematea erabaki zuten, bigarren saria Garikoitz Mendizabali eman zioten, eta hirugarrena Xabier Vesgari.

Aitor Arozenak Sabin Bikandiren "Ten Little Minutes" obra jo zuen finalean.

Informazio gehiago, argazkiak eta abar: http://www.txistulari.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.