Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Folklore Bizian jaialdia

2002/07/14

Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.

Gehiago irakurri

Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian

2002/06/28

Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.

Gehiago irakurri 1

Dantza ikastaroak UEUn

2002/06/06

Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.

Gehiago irakurri

Gorpuzti Eguna

2002/05/31

Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

2002/05/16

Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.

Gehiago irakurri

Dance-en berpizkundea

2002/05/13

Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.

Gehiago irakurri 1

Jalgi Hadi Dantzarat, Erromeria Eguna Bergaran

2002/05/08

Erromeria Eguna antolatu du larunbaterako Bergaran Euskal Dantzarien Biltzarrak. Bergarakoa izango da lehen edizioa, eta hemendik aurrera bi urtetik bi urtera egiteko asmoa dago, hurrengoa, 2004an Abadiñon seguru asko.

Gehiago irakurri

Kulunka Munduari Bira

2002/05/04

Dantzaren Nazioarteko Egunaren inguruko hamaika ekitaldien zerrenda bidali nuenean Getxoko Xaramel taldearen "Kulunka Munduari Bira" ikuskizuna aipatu genuen. Xaramel taldeko kide batek talde eta ikuskizun horri buruzko informazio osoagoa bidali digu. Hona hemen kontatzen digutena:

Gehiago irakurri

"Bidaiari" Dansa Valencian

2002/05/02

Ballet Biarritz-en Bidaiari eszenatoki berezia Valencian izango da datozen egunotan "Dansa Valencia"-ko Escena Movil izeneko programan. Bidaiari edozein tokitara eraman daitekeen eszenatokia da eta antzokirik ez dagoen lekuan dantza baldintza onetan ikusteko aukera eskaintzen du.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko eguna eta ekitaldiak

2002/04/25

Badakizue astelehenean dela Dantzaren Nazioarteko Eguna eta beraz, daotzen egunotarako dantzarekin lotutako hamaika ekitaldi iragarri dira han eta hemen, eta data berezi hori kontuan hartu gabe datozen egunetarako aurreikusitako beste batzuekin bat egingo dute. Oraindik gehiago aterako dira gaur eta bihar, baina momentuz hona batzuk:

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Hala da bai!

2010/06/03

Bai, benetan "perla" da! Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrak denon eskura jarritako perla guzti hauengatik! Orain urte batzuk ibili nintzen Kutxa Fototekan dantza argazkiak biltzen, baina garai horretan oraindik eskaneatzeke zeuden eta digitalizatzeko eskatzen zenuen argazki bakoitza ordaindu behar zenez, tonto tontoan dirutza ederra (niretzat hala zen behintzat) ordainduta ekarri nituen hainbat argazki eder. Baina geratu ziren guztiekin asko akordatzen nintzen eta poz handia da azkenean denon eskura, eta dohain, jartzen hasi direla ikustea. Zorionak eta eskerrikasko!

baztandarrak eta kuarentako erregela

2010/04/28

Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza eta "Kuarentako erregela"ren artean dauden antzekotasunak zehaztu zituen. Baztandarrak-en 7. sekuentzia kuarentako erregelaren 4. sekuentziaren berbera dela dio, eta hortik aurrera tarte luze batean eusten diotela kidetasun horri.

badu graziarik?

2010/04/12

Estereotipoekin jolasten dute, eta ustez zerbait graziosoa da, baina nik ez diot grazia inon topatzen. Neu ote nago mikaztuta?

Kolpe latza

2010/03/02

Kolpe izugarria da. Euskal dantzei buruz gehien zekien lagunetako bat izateaz gain, lankidetzarako eta laguntzeko prest izaten zen beti Bidador. Dolumiñak eta besakarda handi bat familia, lagun eta dantzari-kide guztiei. oier.

hmtl onartzen du!

2010/01/29

Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.

Huts garrantzitsua

2010/01/29

Orain egun batzuk izan genuen ikerketa honen berri Berriaren bidez, interesgarria iruditu zitzaidan eta txosten osoa aztertzeko denbora hartu dut. Pena handia hartu dut ikerketaren emaitza ikusita. Oro har, egungo errealitatea deskribatu du txostenak, baina azken urteotan festak, dantzak eta generoari dagokionez, Gipuzkoako 5-6 herritan izan diren aldaketak ez dituzte detektatu, eta norabide aldaketa eta joera berri baten berri ez dutela jaso iruditzen zait.

Horrelako lan batean aurrera begirako joerak nondik nora doazen detektatzea funtsezkoa iruditzen zait eta hain justu iruditu zait horretan dagoela hutsune handiena. Azken 5 urteotan Gipuzkoako hainbat herritan dantza tradizionaletan genero ikuspuntutik gertatu diren aldaketak gai horren inguruko gogoeta eta jarrera aldaketa nabarmen baten ondorio dira, eta aldaketa horiek eta horien atzean dauden arrazoiak, ez dituzte antzeman, hain zuzen ere horri buruzkoa zen ikerketa lan batean.

denak igandetan

2010/01/14

Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan egingo dira emanaldi guztiak. Hemen duzu egutegia: http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaradak-2010-egutegia

maskaradak

2010/01/11

Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.

Euskal Kultura?

2009/12/01

Dantzari buruzko gogoeta lan espezifiko batzuk aipatu ditut lehen, baina hausnarketa orokorrago baterako oso mamitsua da adibidez Antton Luku-k ateratako Euskal Kultura? liburua. Oso oso gomendagarria.

katu guztiak ortotsik

2009/11/29

Tradizioari errespetua baino tradizioaren aberastasunarekin entretenimendua da batzuk daukaguna. Hain da mamitsua eta anitza, nahi adina material dagoela ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko. Adibidez, laster ditugu hemen inauteriak eta aro horretan ikusteko dauden tradizio desberdinak, zaharrak eta berriak, gertukoak eta urrutiagokoak, bisitatu eta disfrutatzeko dauden guztietara iritsi ahal izateko bizitza bat baino gehiago beharko genuke. Gainera, behin hasita droga gogorra bihurtzen da eta ezin geratu. Markina, Mundaka edo Gernika, Abaltzizketa, Antzuola, Donostia, Lizartza edo Amezketa, Zalduondo, Egino edo Ilarduia, Beskoitze, Uztaritze, Garazi edo Barkoxe, Altsasu, Zubieta, Ituren, Arizkun, Goizueta edo Unanu, Silio, Laza, Almiruete edo Bielsa,... Ez daude bi berdin. Aniztasuna, kolorea, desberdintasuna, mozorroak, tradizioa eta sorkuntza, musika eta dantza, eta festa, nahi adina edo ahal adina festa. Bilbo Handiak aukera asko ditu, baina kanpora atera eta beste eredu batzuk bizi eta ezagutzeak daukaguna baloratu eta osatzeko aukera ematen du. Mundu hau disfrutatzeko egina dago, eta tradizioak milaka tresna jartzen ditu gure eskura gozatzeko. Sufritzeko, kateatuak sentitzeko eta elkarri mokoka jarduteko baditugu beste kontu batzuk. Animo Gorka! Bilbo Handia zama izan daiteke, baina ea horri buelta eman eta aukera gisa baliatzerik dugun! Ah, ia ahaztu zait, Jentilbaratz aldizkariaren 9. zenbakian daukazu aipatutakoa, baina 11. zenbaki edo 8.ean, eta beste askotan ere aurkituko dituzu irakurgai mamitsuak. Tradizioaz ari dira gehienak eta hor ikusiko duzu nola tradizioa sorkuntza den eta sorkuntza tradizioa (8.ean Quijera-ren kontra-dantzen artikulua adibidez). Dantzariak aldizkarian ere badira hainbat lan interesgarri, eta Txistulari aldizkarian ere, eta liburu zoragarriak ere hainbat dira. Hala ba, ondo segi!!