Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa

2003/06/02

Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.

Gehiago irakurri 5

Dantzaz egitaraua abian

2003/05/15

Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:

Gehiago irakurri

Maite Egiguren hil da

2003/05/08

Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.

Gehiago irakurri 1

Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin

2003/05/08

Bizkaiko XXIII. Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan Basaurin. 72 dantza taldetako 3.500 dantzari elkartzea espero ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak Basauriko Artunduaga kiroldegian.

Gehiago irakurri 1

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2003

2003/04/28

Apirilak 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Aurten Mats Ek koreografo suediarrak idatzi du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Honelaxe dio:

Gehiago irakurri

Hemen dira Inauteriak!

2003/02/27

Zenbait herritan urtarrileko erdikaldetik hasita badaude ere 2003ko inauteriak ospatzen, herri gehienetan aste honetan iritsiko dira inauteriak. Hemen dituzu data horietako batzuk:

Gehiago irakurri

Inauteriak 2003, zenbait data

2003/02/06

Hona hemen 2003ko inauteriak ikusteko zenbait data eta toki interesgarri:

Gehiago irakurri 2

Puska biltzea Behobia eta Bidasoan

2003/02/06

Martxoaren 1ean, inauterietako larunbatean, aterako dira Eraiki dantza taldeetako kideak urteroko "Puska biltzea" egitera Behobia eta Bidasoako auzoetan.

Gehiago irakurri

1965-75eko kultur eragileak omenduko ditu Korrika Kulturalak

2003/02/04

Otsailaren 16an, Donostiako Kursaal Aretoan egingo den jaialdian, Jarrai antzerki taldea, Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldea, Gaur, Orain eta Emen mugimenduak, Nestor Basterretxea, Fernando Larrukert, Lur argitaletxea eta Ez Dok Amairu taldea omenduko dituzte.

Gehiago irakurri 1

Xiberoko dantza eguna Maulen

2003/02/04

Xiberoko dantza eguna ospatuko da Maulen igande honetan, otsailaren 9an.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Eskerrik asko eta laster arte

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Arrarasen aldaketak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!

Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.

Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.

Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.

Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.

buelta batekin

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!

Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

lapurtarra?

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Eskerrak zuei!

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.