Orain arteko ekarpenak
Maitaldia Miarritzen
2001/09/03
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza on El Mayorazgo de Basterretxe (1928)
2012/11/13
Nik orain urte batzuk ikusi nuen bideo hau, eta orduan konturatu nintzen, eta orain Andra Marikoek bideoa igo dutenean, horren bila joan naiz. Baina oraingo honetan iruditu zait, atzetik aurrera etortzerakoan galdu egiten duela urratsa, eta berreskuratu nahian kontrara hartzen duela... Edo hori, edo bestela, hau Rufino Garai bera da, gaztetan! kar, kar, kar. http://www.dantzan.com/[…]/elburua-gernika-gotzon-elorza
Oier Araolaza on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, dotorea, airosoa. Nik esango nuek formazio akademikoa (zuberotar dantzetako trebakuntza sistematikoa bezala ulertua) testuinguru erlaxatuan agertzen denean, antzematen dela eredu hori bere ederrenean.
Oier Araolaza on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
XX. mende hasieran soka-dantzen "loraldi" moduko bat gertatzen da. Lore Jokoen eta Euskal Jaien testuinguruan agintari eta herriko jauntxoek beren burua goratzeko erabiltzen dituzte soka-dantzak, eta horiek dantzatzen zituzten esku-dantzen hainbat testigantza eta argazki ditugu. Baina nola dantzatzen zuten? Noiz edo noiz egokituko zen agintariren gaztetatik dantzan oso trebatua izatea, baina baina garaiko testuak irakurriz, nik beti izan dudan irudipena da, normalean aldez aurretiko ezagutza urriarekin plazaratzen zirela.
XX. mende hasierako erromerietan, ordaindik soka-dantzak bizirik zeuden. Arraten adibidez, 1910-20 inguruan, erromeria egun batean 8-10 soka-dantza egiten ziren, bata bestearen segidan. Inguruko herrietatik etorritako kuadrilla bakoitzak berea egin nahi izaten zuen, horixe baitzuten neska-mutilen artean harremanak egiteko modua, sokara atera eta elkarrekin dantzatu. Herrien arteko leiha pizten zen hor. Elgoibartar kuadrilla batek soka ateratzen bazuen eta Eibarko eta Ermuko neskak sartu sokan, ondoren eibartarrak amorratuta izaten ziren eta beraien soka atera nahi izaten zuten, neskak beraien ingurura ekartzeko. Lehia hauetan ohikoak izaten ziren istiluak eta zenbaitetan muturka bukatzen zuten.
Herri, auzo eta ingurune zehatz batzuetan soka-dantzarako egitura zehatz, konplexu eta teknikoak izango ziren. Dantzari batzuk horietan trebatuta izango ziren, baina hortik aurrera, gainontzekoek dantzarako era ireki, soil eta askeak erabiliko zituztela iruditzen zait. Batzuk elaboratuagoak eta beste batzuk oso sinpleak. Beraz, dantzakera elaboratu eta konplexuak, eta aske eta soilagoak elkarbizitzen zutela pentsatzen dut, denbora konpartitzen zuten, eta batzuetan eremua ere bai. Aibidez, Arrateko erromeria horretan, gerta zitekeen, Durangaldeko kuadrilla bat hurbilduz gero (Mallabia, Berriz eta Zaldibartik oso ohikoa zen) eta haietako batzuk erregelak dantzatzen jakinez gero, ba haiek askoz ere soka-dantza tekniko eta konplexuagoa dantzatzea.
Aurresku libre eta irekiaz ari garenean nik honako hauxe dut buruan:
http://www.dantzan.com/bideoak/bergara-1926-02
Garai bera da, Areatzakoa 1925 eta Bergarakoa 1926. Bergarako aurresku txapelketan ikusten diren dantzariek ez dute patroi zehatz baten arabera dantzatzen. Batek lasterka eta muriska konbinazio batzuk egiten ditu, baina hortik aurrera nahiko aske dantzatzen du. Besteak ordea badirudi ez duela egitura zehatz baten arabera dantzatzen, baizik eta urratsak proposatzen ditu dantzaren une jakinetan, eta espazioan mugituz egiten duen sentzillo batekin lotzen ditu. Aurresku txapelkeketan horrela dantzatzen zuten dantzariak baldin bazeuden (eta ziur aski izango ziren beste dantzari batzuk modu konplexu eta egituratuagoan egiten zutenak) pentsatzekoa da soka-dantzetan ere horrela dantzatzen zutenak nahiko arruntak izango zirela.
Gerta zitekeen soka-dantza berean ongi trebatutako dantzaria eta batere trebatu gabea elkarren ondoan aritzea ere bai. Gure aitxitxa Juan Arrieta elgoibartarrari jaso nion horrelako pasadizo bat. 1935eko San Roke egunean, meza ostean, aurreskua ateratzen hasi ziren eta Tiburtzio Beristain dantzari trebatua egokitu zen aurresku, eta gure aitxitxia Juan Arrieta atzesku. Nik galdetu nion aitxitxari "baina zuk bazenekien dantzan?", "Buenooooo, ikasita ez, baina zerbait egin genuen!".
Aintarien soka-dantzetan beste horrenbeste gertatuko zen. Izango ziren agintariak dantza-egitura zehatz eta konplexuetan trebatuak, eta izango ziren trebakuntza handirik gabe, nahiko modu librean dantzatzen zutenak. Areatzako hau horietarikoa dela esango nuke. Ikusten den apurrean zaila da antzematea patroi zehatz baten oinarrituta dantzatzen duen, baina badirudi ezetz.
XX. mendean dantza tradizionala "eskolatu" eta soka-dantzak urritu ahala, aurreskua dantzatzeko modu hauek desagertzen joan dira. Baina gutxi batzuk geratzen dira. Zenbait herri eta auzotan, oilasko biltzeen eta puska biltzeen inguruan, badira soka-dantza batzuk, inolako dantza-trebakuntzarik gabe eta dantza egiterakoan inolako patroi koreografikorik gabe egiten direnak.
Gaur egun zer egin behar den, beste eztabaida bat da, baina orain 100 urteko soka-dantzetaz hitz egiten dugunean, ezin dugu pentsatu denak konplexuak, landuak eta trebatuak izango zirela. Tartean, bideo honetan ikusten den erakoak izango ziren batzuk, eta ziur aski, ez gutxi...
Oier Araolaza on Nicolas Barneix: Zamaltzaina
2012/11/05
Oier Araolaza on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/04
Oier Araolaza on San Lorentzo (Berriz): Dantzari-dantza eta erregelak 1989
2012/10/31
Oier Araolaza on Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986
2012/10/29
Oier Araolaza on Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute
2012/10/22
Oier Araolaza on Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz
2012/10/10
Pujanarenak makina bat daude horrelakoak:
http://www.dantzan.com/[…]/1942-08-29_Tolosa-Pujana-1015557_o.jpg
Egia da Bartekoa ere bai, konturatu gabe nengoen!
Mila esker!!
Oier Araolaza on Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz
2012/10/09
Bada argazkietan kontu bat atentzioa deitu didana. Bi urte desberdinetako argazkietan Jesus Mari Garate dantzarien ondo ondoan ageri da, dantza bertatik bertara jarraitzen. Garai bateko argazkiak gogorarazi dizkit, Jose Lorenzo Pujana dantzari taldea eszenatoki bertatik zuzentzen erakusten duten horietakoa. Ordiziako Santaneroen esku-dantzan ere, irakasle aritzen direnak (Enrike Lacalle, Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren adibidez) ikusi izan ditut dantza oso gertutik jarraitzen eta laguntzen, baina makurtuta gehienetan. Zeraingo honetan, dantza-irakaslea tente-tente ageri da dantzarien ondoan, ensaioa izango balitz bezala, baina saioa bera da.
Horrelako beste adibiderik, dantza-maisua dantzaldian bertan zuzentzen aritzen denik inork?