San Lorentzo (Berriz): Dantzari-dantza eta erregelak 1989

Berrizko San Lorentzo dantza taldea dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen Galdakaon eskainitako emanaldi batean 1989. urtean. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta Galdakaon emanaldia eskaini zuten eta saio horren bideoa da honako hau. Dantzari-dantza osorik dantzatzen dute: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa. Ondoren erregelak, aurreskuaren zortzikoa barne. Alejandro Aldekoa da txistularia eta German Aldekoa, bere semea, atabalaria. Dantzariak: Unai Andrinua, Enneko Andrinua, Edorta Viguera, Karlos Nabarro, Aitor Azpitarte, Asier Azpitarte, Iñaki Arbulu eta Karmelo Angiezar. Irudiak: Andra Mari dantzari taldea. Berrizko San Lorentzo dantza taldea, Galdakao, 1989-09-10.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/10/31 09:23

Beste bideo bikain bat Andra Mariren eskutik. Dantzari-dantzaren eredu nagusietakoa izan den Berrizko San Lorentzo dantza taldea, Alejandro Aldekoa berak gidatuta, dantzari-dantza eta erregelak osorik dantzatzen orain 23 urte. Talde bikaina ageri da dantzan, dudarik gabe. Mila esker Andra Mariri berriz ere beste dokumentu bikain bat konpartitzeagatik.