Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori
2017/06/15
Bikain Mikel!!!! Aupa zu! Mila esker egindako lan eta misterioa argitzeagatik. Ez dantza bakarrik, dantzaldia, data, dantza-maisua, beste dantzen inguruko xehetasunak. Oso interesgarria eskaini diguzun [...]
Oier Araolaza - Aurreskua Altzolako sanjoanetan
2017/06/03
"Elgoibar dantzan" liburuan datorren "bizkaitar erara" aipamen horren jatorria da, hain zuzen, Bilboko dantzari bat Elgoibarren bizitzera etorri eta berak dantzatu eta erakutsi izan zuelako [...]
Oier Araolaza - Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik
2017/02/14
Xelebrea da kontua, ze antolatzaileek beraien "marka" bereiztu eta produktu bereizgarriak eskaini nahi izaten dituzte horrelako azoketan, eta ostera, dantza-produktu hauek elkarren traza demasa izaten [...]
oier - Aurresku bat Usartzan 1932an
2017/02/01
Nik esango nuke Gerra zibilerarte aurresku-libreak (protokolario formaletatik bereizteko) nahiko ohikoak izaten zirela. Eta testuinguru batzuetan gerra ostean ere iraun zuten bakar-batzuk (Lorenzo San Joanen [...]
Oier Araolaza - Faustin Bentaberriri omenaldia 1979
2016/10/20
Mixel Aurnagek idatzi zuen Faustinenk "dantzatzeko manera guziz iraultzatu zuela antrexaten teknika zabalduz Garazi aldean". Miguel Angel Sasgasetak ere antzeko zerbait dio Faustin Bentaberriri buruz [...]
Oier Araolaza - Amparo Sevilla: "Dantza ezazue, baliatu ezazue bizitzak ematen digun aukera eder hau"
2016/09/14
Amparo Sevillak marrazten duen ibilbidearekin oso identifikatuta sentitu naiz elkarrizketa hau irakurri dudanean. Eta iruditu zait gure inguruan ere antzeko ibilbidea egin dutela zenbaitek. Hau [...]
Oier Araolaza - Laruns: Bal Ossalois 2016 Mouchicou
2016/09/01
Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.
Oier Araolaza - Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa
2016/08/25
Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote [...]
Oier Araolaza - Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa
2016/08/12
"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote [...]
Oier Araolaza - 60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak
2016/06/22
60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik [...]