Orain arteko ekarpenak

Banakako dantza txapelketak

2004/02/22

Azken urteotan aurresku eta doinu zahar txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat helarazi du dantza taldeetara Irungo Kemen dantza taldeak. Dantzariek horrelako txapelketetan zergatik ez duten parte hartzen jakin nahi dute galdetegiaren lehen zatian, baina bigarren...

Gehiago irakurri

Igandean abiatuko dira 2004ko Maskaradak

2004/02/12

Igandean, otsailaren 15ean, abiatuko dira Maskaradak zuberoan. Aurten bi herriren artean, Iruri eta Zalgize-ren artean, antolatu dituzte, eta Zalgizen bertan izango da lehen emanaldia.

Gehiago irakurri

Aurtzakaren 25. urteurreneko ekitaldiak

2004/02/10

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien berri ematen duen webgunea prestatu du: www.aurtzaka.com

Gehiago irakurri

Jaialdi 2005 Boisen

2004/02/05

AEBtan, Boisen, euskal kulturaren jaialdi handia egiten da bost urtetik behin. Dagoeneko 2005-eko Jaialdi antolatzen hasiak dira Idahon, eta bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko kultura eta kirol taldeek beren proposamenak bidal ditzakete.

Gehiago irakurri

Naziak eta euskal dantza

2004/02/02

"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.

Gehiago irakurri

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa UEUn

2004/01/20

UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.

Gehiago irakurri

Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/01/19

Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza txapelketaren jaialdiak

2004/01/19

Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Niri bideoa harribitxi bat iruditzen zait. Soka-dantzaren inguruan eta garai horretako soka-dantzei buruz dokumentazioa irakurtzen denbora asko daramagu, baina testuak ez du erakusten nola dantzatzen [...]

Oier Araolaza - Nicolas Barneix: Zamaltzaina

2012/11/05

Bai, egia esan ez-ohiko dantzaria zen, bikaina. Aro latza Zuberoan, kolpea kolpearen ondortik azken aldiotan.

Oier Araolaza - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/04

Altxor ederra da hau. Besteak beste Gat Aran atabala jotzen ikusteko aukera eskaintzen digu, zorte hori izan ez genuenoi. Dantzarien artean harrigarria iruditu zait Enseinaria, [...]

Oier Araolaza - San Lorentzo (Berriz): Dantzari-dantza eta erregelak 1989

2012/10/31

Beste bideo bikain bat Andra Mariren eskutik. Dantzari-dantzaren eredu nagusietakoa izan den Berrizko San Lorentzo dantza taldea, Alejandro Aldekoa berak gidatuta, dantzari-dantza eta erregelak osorik [...]

Oier Araolaza - Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986

2012/10/29

Irudi hauek izugarrizko altxorra dira. Badago zer ikasia. Mila mila esker Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari grabazio hauek egiteagatik eta ondoren, denon esku jartzeagatik. Zenbaitek [...]

Oier Araolaza - Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

2012/10/22

Albiste ona! Zenbat herritan dauzkagun bi (edo hiru eta lau!) dantza-talde, lan berdina egiten, eta denetan arazoekin taldeak osatzeko, eskolak emateko, e.a. Eta talde askotan [...]

Oier Araolaza - Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz

2012/10/10

Ze polita Joxe Sarriegirena! Pujanarenak makina bat daude horrelakoak: http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/1942-08-29_Tolosa-Pujana-1015557_o.jpg Egia da Bartekoa ere bai, konturatu gabe nengoen! Mila esker!!

Oier Araolaza - Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz

2012/10/09

Zorionak artikuluagatik Arantzazu! Oso polita! Bada argazkietan kontu bat atentzioa deitu didana. Bi urte desberdinetako argazkietan Jesus Mari Garate dantzarien ondo ondoan ageri da, dantza [...]

Oier Araolaza - Elburua Gernika 1962

2012/10/09

Lehenengo irudiak gauza oso bitxi bat dauka. Bi gizonak simetriko ari dira dantzantzen banangoa. Ez dute berdin-berdin egiten, batek saltoarekin egiten duelako, baina harrigarriena da, [...]

Oier Araolaza - Hermua: Barteko aurreskua 2012

2012/10/04

Bat nator zurekin Mikel. Soka-dantza asko dantzatzen dira Euskal Herriko bazterretan, baina gutxitan aurkitu daiteke honetako honetan ageri den freskotasuna. Dantza talde eta elkartu antolatu [...]