Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza ikastaroa UEUn
 Oier Araolaza
      
      Oier Araolaza
    
  EUSKAL DANTZA IKASTAROA
2004ko Otsailaren 28a - 2004ko Apirilaren 3a 
Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Markeskoa jauregia. Otaola hiribidea, 1. EIBAR 
Matrikula prezioa: 80.25 Euro (ikasle / bazkideek: 80.25 Euro)  
  
Aurkezpena 
Dantzak oro har, eta euskal dantzak bereziki, honako helburu edo aspektuak jorratzea ahalbidetzen du: gorputzaren kontrola eta garapena, espresio plastikoa, jokoa eta elkarlana, eta herri kulturaren ezagutza. Euskal folklorea oso aberatsa da, eta, horren barruan, euskal dantza ez da salbuespena. Herrialde bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta ikastaro honetan Euskal Herriko herrialde guztietako dantzak irakatsiko dira, eta horien artean umeei irakasteko egokienak direnak aukeratuta. 
Helburuak 
Ikaskideei euskal dantza sorta irakatsi, haiek eskola umeei irakats diezaieten. Horretarako umeen zeregin eta ezaugarrietara ondo moldatzen diren dantzak aukeratuko dira. 
Metodologia 
Ikastaroa ikaskideek dantzak ikasteko daukaten gaitasunera egokituko da. Egun bakoitzean zenbait dantza irakatsiko dira; pausuz pausu zatituko da, haren ikasketa errazteko, gero pausuak lotu egingo dira. Behin pausuak ikasita, koreografiari ekingo diogu, dantza ikasi arte. Egun bakoitzeko hasieran, aurreko eguneko dantzen errepasoa egingo da, ikasitakoa finkatzeko, eta amaieran, egunean ikasitakotakoaren errepasoa ere egingo da, helburu berberarekin. 
Nori zuzendua 
Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat. 
Ikasle kopurua 
20 pertsona gehienez, 15 gutxienez. 
EGITARAUA 
Otsailaren 28a, larunbata 
10:00 etatik 11:00 arte IÑAKI IRIGOIENEK dantzari buruzko hitzaldia emango du. Eguneko programazioa: 
11:00-14:00 
Biribilketa 
Paganoseko Txulalai 
Baztango Esku dantza 
Berako Makil dantzak (Biribilketa, Lehenengo, Bigarren eta Laugarren dantza) 
Jauzien pausuak (Xinple/Doble/Phika) 
Zazpi Jauziak 
Jauzien pausuak (Aintzina phika/Zeina/Ezker/Eskuin/Ezker hiru) 
Aintzina Phika 
Bidarteko Zapatain dantza 
Luzaideko Polka Pik 
Martxoaren 13a, larunbata 
Eguneko programazioa: 10:00-14:00 
Aurreko egunean ikasitako dantzen errepasoa 
Olagueko Esku dantza 
Txakolin 
Villabuenako Makil dantzak (Bailaos, Paloteaos, Te V) 
Luzaideko Bolant Iantza 
Baztango Zortzikoa 
Jauzietako Pausuak (Biga/Ebats) 
Hegi 
Martxoaren 27a, larunbata 
Eguneko programazioa: 10:00-14:00 
Aurreko egunean ikasitako dantzen errepasoa 
Makeako Soka dantza 
Arrarasko Zozo dantza 
Iekorako La Cadena 
Kortesko Trenzado Sencillo eta Trenzado Doble 
Luzaideko Lehenengo Kontraiantza 
Fandangoa 
Apirilaren 3a, larunbata 
Eguneko programazioa: 10:00-14:00 
Aurreko egunean ikasitako dantzen errepasoa 
Durangaldeko Arku dantza (Gorulariena) 
Gipuzkoako Boastitzea 
Baztango Mutil dantza 
Oxtalersa 
Arin-arina Programa hau ikasleen gaitasunaren arabera moldatuko da.
Irakaslea: Javier Santamaria Vadillo. 
Iraupena: 2004ko otsailaren 28tik apirilaren 3ra. 
Ordu-kopurua guztira: 16 ordu. 
Matrikula-prezioa: 80,25 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko:
http://www.ueu.org
Dokumentuaren akzioak
 
     
 
  
 
 
