Orain arteko ekarpenak

Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004

2004/05/17

Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 135.000 euro banatuko dira koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.

Gehiago irakurri 1

Bizkaiko Dantzari Eguna Abadiñon

2004/05/11

Datorren maiatzaren 16an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da Abadiñon Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Hona hemen egitaraua

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004

2004/04/26

Apirilaren 29an ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Stephen Page, dantzari eta koreografo australiarrak idatzi du egun horretan lau haizeetara zabalduko den mezua:

Gehiago irakurri

Oier Araolaza Arrieta

2004/04/22

(Elgoibar, 1972)

Elgoibartik Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera, horrelaxe dijoa nire bizitza, eta beraz, erdibidekoa, Maltzagako naizela esan daiteke. Fisikoki Eibarren jaio arren, paperetan Elgoibarren inskribatu ninduten, eta han bizi izan nintzen 6 urtez, Eibarrera aldatu ginen arte. Bikot...

Gehiago irakurri

Urbeltz Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide

2004/04/19

Juan Antonio Urbeltz dantza ikertzailea Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide izendatu dute. Kontseilu horretako lehendakariak, Alkis Raftis greziarrak, egin du proposamena.

Gehiago irakurri

Ortzadarren XX. Folklore Jardunaldiak

2004/04/15

XX. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak datorren azaroaren 16-19rako. "Folkloreaz: Egungo ikuspegiak eta erronkak" izenburupean burutuko dira eta jardunaldiei buruzko xehetasunak eta lanak aurkezteko baldintzen berri eman dute dagoeneko:

Gehiago irakurri

Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin

2004/03/23

Mugaz gaindiko zentro koreografikoak (Biarritz-donostia) koordinatuta Dantzaz 04 egitaraua antolatu da. Datozen egunetarako (martxoaren 24atik apirialaren 24ra) hainbat ekitaldi interesgarri iragarri dira. Trena eta dantza uztartzen dituena oso polita iruditu zait niri. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri 1

Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

2004/03/23

Kukai eta Tanttaka taldeen "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak eskuratu du IV. Donostia Antzerki saria. 9.015 euroko saria eskuratu dute.

Gehiago irakurri 1

Banakako dantza txapelketak

2004/03/04

Azken urteotan txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat egin du Irungo Kemen dantza taldeak.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantzen katalogoa

2004/02/24

Euskal dantzen katalogoa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. 300 dantza bildu dira katalogoan, eta aurkezpenean azaldu dutenez, ez dira dantzatzen diren guztiak, toki eta ospakizun zehatze batzuei lotutakoak baizik.

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian

2016/06/21

Bai, halaxe da Aritz. Euskal dantzaren sektorean bertan ditugu gure buruarekiko konplexu larrienak, ez dugu balioesten gure ondarea. Aurrekoan kulturgintzari ere begiratu nion: https://dantzan.eus/kidea/oier/dantzaren-aienea-jalgi-jardunaldietan

Oier Araolaza - Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan

2016/06/14

Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu [...]

Oier Araolaza - Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/06/03

Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.

Oier Araolaza - Euskal dantza baztertu du berriz Etxeparek

2016/05/13

Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan [...]

Oier Araolaza - Hazparneko eta Ziburuko kaskarotak

2016/05/03

Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, [...]

Oier Araolaza - Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/28

Bai, ulertzen dut diozuna Mikel. Ni saiatzen naiz ez planteatzen gizon eta emakumeen arteko auzi moduan, baizik eta feministen eta mat... tira, feminista ez direnen [...]

Oier Araolaza - Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/27

Kaixo Mikel, Dantzaren eremuan, kasu askotan, gizonezko estereotipoa sortzen da emakumezkoarena eraikitzen den unean. Adibidez, korpus dantzariak edo San Joanetako ezpata-dantzariak ez ziren gizon-dantzariak, dantzariak [...]

Oier Araolaza - El Aurresku (Dantzari Nº 4, editoriala)

2016/04/26

Bakarkako lehen aurreskuak XX. mende hasieran, Lore Joko eta Euskal Festetan antolatzen ziren aurreskularien txapelketetan hasten dira agertzen. Baina txapelketa kontestutik kanpo, aurreskua indibidualki protokoloetan [...]

Oier Araolaza - Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/26

Azken aldian hainbat txokotan bizi-bizi dago neskek dantza egiterakoan prakak ala gona erabili beharko luketen eztabaida. Iruditzen zait debate horietara joan aurretik bideo honek agerian [...]

Oier Araolaza - Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/04/01

Mila esker Aritz, mila esker Bidador pastoralaren atzealde eta barrunbeetako xehetasun hauek eta zuregan eragindako gogoetak konpartitzeagatik. Horrelako prozesu batek eskaintzen dituen bizipenak kanporatzea oso [...]