Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

Dokumentuaren akzioak

Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

2004/03/23 18:26
Kukai eta Tanttaka taldeen "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak eskuratu du IV. Donostia Antzerki saria. 9.015 euroko saria eskuratu dute.

Donostian urtean zehar eskainitako euskarazko antzerkien artean egin da hautaketa. Guztira 7 izan omen dira, eta horien artean 1937 aukeratu du epaimahaiak hiru arrazoi hauetan oinarrituta:

- Antzerkia eta dantza tradizionala uztartzeko gaitasuna
- Mireia Gabilondok landutako gidoia eta dramaturgia
- filmatutako irudien garrantzia.

Bestalde, Kukai eta Tanttakak elkarlanean beste zerbait prestatzeko asmoa omen dute: «Ezin dugu gauza handirik aurreratu oraindik», esan zuen Tanttakako Mireia Gabilondok, baina egin egingo da. «Gogoa sortu zaigu eta ideiak etorriko dira», ziurtatu zuen Jon Maya dantzariak.

Dokumentuaren akzioak

2004/03/23 20:29

Donostia saria 36ko gerran erbesteratutako umeentzat Berria, Ainara Gorostitzu / Donostia, 2004/03/19.

1937, gogoaren bidezidorretatik lana gailendu da Donostia Antzerki Sarian Gara / Donostia, 2004/03/19.

Tanttaka y Kukai ganan el Donostia Antzerki Saria Diario Vasco, Teresa Flaño / San Sebastián, 2004/03/19.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.