Euskal dantzen katalogoa
Liburuan dantza bakoitza zein motatakoa den eta zein herritan egiten den deskribatu dira eta baita dantza bakoitzaren ezaugarriak, historia eta bilakaeraren berri eman ere. Oraingoz gazteleraz argitaratu da, baina euskarara itzuli eta Internet-en jartzeko asmoa omen dago. 1000 ale argitaratu dira liburutegi, dantza talde eta adituei begira.
Kepa Fernandez Larrinoak koordinatu zuen katalogoa eta ondoko lantaldeak parte hartu du informazio bilketan: Imanol Sarria, José Alfonso Antequera, Lierni Otamendi, Mikel Urbeltz, Jon Fernández, Marta Etxebarria, Elena González de Artaza, Xabier Itzaina, José Miguel Vidaor, Unai Mariartu Tapiz e Irene Txurruka Izal.
Kepa Fernandez Larrinoak esandakoaren arabera dantzak etengabeko aldaketan dauden, batzuk desagertu, beste batzuk aldatu eta berriak sortuz.
Hona izenburua: "Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco"
Oier Araolaza