Banakako dantza txapelketak
Dantzariek horrelako txapelketetan zergatik ez duten parte hartzen jakin nahi dute galdetegiaren lehen zatian, baina bigarrenean, txapelketei buruz oro har dagoen iritzia, eta horrelako txapelketen desagertzeak Gipuzkoako dantzari kalterik ekar diezaioekeen galdetzen da, besteak beste.
Gainbeheran datorren sistema baten erradiografia egin eta beranduegi izan aurretik neurriak hartu edo eskaintza aldatzeko jarrera erakutsi dute Kemen-en, eta alde horretatik poztekoa da.
Azken urteotan txapelketen inguruan entzun, bildu eta esandako batzuen salda egin dut. Horietako asko posta zerrendan joan dira egosten, eta beste batzuk, une egokiaren zain geratu dira hozkailuan. Osagai horiek bilduta idatzi ditudan lerroak bidali nizkien Kemen- ekoei. Orain, dantzan.com-eko edukien atalean utzi dut nire testua, inork interesik izanez gero irakur dezan, eta noski, zuzenketa- okerketa, kritika, iritzi eta eztabaidarako prest nauzue.
Hemen dituzu Banakako Dantza Txalpeketei buruz idatzitako lerro batzuk.
Oier Araolaza