Orain arteko ekarpenak

Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004

2004/05/17

Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 135.000 euro banatuko dira koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.

Gehiago irakurri 1

Bizkaiko Dantzari Eguna Abadiñon

2004/05/11

Datorren maiatzaren 16an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da Abadiñon Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Hona hemen egitaraua

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004

2004/04/26

Apirilaren 29an ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Stephen Page, dantzari eta koreografo australiarrak idatzi du egun horretan lau haizeetara zabalduko den mezua:

Gehiago irakurri

Oier Araolaza Arrieta

2004/04/22

(Elgoibar, 1972)

Elgoibartik Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera, horrelaxe dijoa nire bizitza, eta beraz, erdibidekoa, Maltzagako naizela esan daiteke. Fisikoki Eibarren jaio arren, paperetan Elgoibarren inskribatu ninduten, eta han bizi izan nintzen 6 urtez, Eibarrera aldatu ginen arte. Bikot...

Gehiago irakurri

Urbeltz Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide

2004/04/19

Juan Antonio Urbeltz dantza ikertzailea Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide izendatu dute. Kontseilu horretako lehendakariak, Alkis Raftis greziarrak, egin du proposamena.

Gehiago irakurri

Ortzadarren XX. Folklore Jardunaldiak

2004/04/15

XX. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak datorren azaroaren 16-19rako. "Folkloreaz: Egungo ikuspegiak eta erronkak" izenburupean burutuko dira eta jardunaldiei buruzko xehetasunak eta lanak aurkezteko baldintzen berri eman dute dagoeneko:

Gehiago irakurri

Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin

2004/03/23

Mugaz gaindiko zentro koreografikoak (Biarritz-donostia) koordinatuta Dantzaz 04 egitaraua antolatu da. Datozen egunetarako (martxoaren 24atik apirialaren 24ra) hainbat ekitaldi interesgarri iragarri dira. Trena eta dantza uztartzen dituena oso polita iruditu zait niri. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri 1

Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

2004/03/23

Kukai eta Tanttaka taldeen "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak eskuratu du IV. Donostia Antzerki saria. 9.015 euroko saria eskuratu dute.

Gehiago irakurri 1

Banakako dantza txapelketak

2004/03/04

Azken urteotan txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat egin du Irungo Kemen dantza taldeak.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantzen katalogoa

2004/02/24

Euskal dantzen katalogoa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. 300 dantza bildu dira katalogoan, eta aurkezpenean azaldu dutenez, ez dira dantzatzen diren guztiak, toki eta ospakizun zehatze batzuei lotutakoak baizik.

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Kanbo 1727: xehekoa, jauzikoa, eta hil bat

2018/06/18

Mila esker Xabier elkarrizketa mamitsu honetan zure ekarpena egiteagatik. "Dantza schuhia" ulertzeko eskaintzen duzun bidea Ekaitz Santaziliaren ekarpenean aipatu dugunaren justu aurkakoa da eta zinez [...]

Oier Araolaza - Ugarte: ingurutxoa 2017

2018/06/15

Gustoa ematen du hain dotore dantzatutako ingurutxo bat ikusteak. Atentzioa eman dit zein ederki dantzatzen duten denek, jantziak soil baina txukun, mugimendu guztiak oso bateratuta, [...]

Oier Araolaza - Lasarte-Oria 1982 sorgin-dantza

2018/06/12

Ttuntturroak, kapela konikoak, txano puntadunak, kapiroteak... Euskal folklorean hainbat testuingurutan ageri dira Lasarte-Oria eta Antzuolako sorgin-dantzaz gain, bai. Joaldunen ttuntturroak (https://dantzan.eus/argazkiak/zubieta-ituren-inauteriak-2008/2234888924), Arizkungo sagar-dantzariak ( https://dantzan.eus/albisteak/irudiak/2010-02-16_Arizkun-Sagar-Dantza-5475-700p.jpg), [...]

Oier Araolaza - Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/05/24

Mila esker Ekaitz Santazilia! Orain arte ezagutzen zen dantza-jauziei buruzko lehen erreferentzia (1823) baino 70 urtez zaharragoa (1753?) izan daitekeena ekarri diguzu. Baina horrez gain [...]

Oier Araolaza - Folklorea uda garaian

2017/11/02

Pablok aipatzen duen gaiaren inguruan, ikusi dut batzuetan dantza taldeei eskatzen zaiela dantzaldi gidatuen dinamikan parte hartzea. Uste dut hainbat talde inplikatuta daudela lan horietan, [...]

Oier Araolaza - Folklorea uda garaian

2017/10/30

Ohi bezala begiak erne eta analisia gertu Xabier! MIla esker! Lan egutegia eta lan jardunaren beraren aldaketari buruz diozuna egia borobil-borobila da, bai. Nik urteak [...]

Oier Araolaza - Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak?

2017/09/19

Halaxe da bai. Nik etxean ditudan seme-alabengan eta beraien eskolako lagunengan joan naiz ikusten guzti hori. Berriarako egin ziguten ekarrizketan aipatu nuen: "Nik larritasuna ikusten [...]

Oier Araolaza - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Begirada zorroztuta duenak hainbat kontu ikusten ditu Xabier. Desafioaren irudia oso ederra eta esanguratsua da, bai, ezer esanik ez besoak gerrian jarrita dantzatzea bera, zenbait [...]

Oier Araolaza - АУРЦАКА izan gara Bulgarian

2017/09/05

Ufa, itxura paregabea du jaialdiak, kronika ederra. Zorionak!!! Gehiegi galdetzea ez bada, diru-kontuei buruz galdetu nahiko nuke. Alegia, zein aurrekontu izan duen jaialdian parte hartzeak [...]

Oier Araolaza - Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/28

Orotariko Euskal Hiztegian ere jasota dago Dantza-aurre. Hauxe dio bertan: DANTZA-AURRE (dantzaurre V, G ap. A). "El primer baile o primera suerte del aurresku" A. [...]