Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Zuzendari berria Jaurlaritzan

2005/10/19

Asteburuan Berriak argitaratu zuenaren arabera Iñaki Gomez izango da aurrerantzean Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari berria. Iñaki Gomezek Jose Antonio Arbelaitz ordezkatuko du kargu horretan.

Gehiago irakurri

Menchu Medel-i omenaldia

2005/10/07

Menchu Medel-i omenaldi bat prestatzen ari dira Donostialdean urtarrilerako. Donostiako Thalia dantza akademiako irakaslea da Menchu Medel eta berarekin ikasitako hainbat dantzari dabil gaur egun Europako dantza konpainia nagusienetan dantzan.

Gehiago irakurri

Pospisil-en arrastoaren atzetik

2005/10/05

Frantiset Pospisil dantza-ikertzaile txekiar bat izan zen. Europako hainbat lurralde bisitatu zituen tokian tokiko dantzak ikusiz eta 1920ko hamarkadan Euskal Herrian ere izan zen.

Gehiago irakurri

336 km dantzan

2005/10/04

Ben Dauncey Ingalaterrako morris-dantzari bat da. Ero samarra gehitu genezake. 2006ko apirilaren 15tik 20ra 336 km egin nahi ditu dantzan, morris-dantzan, Tunbridge Wells-etik Worcester-era. Iraupen luzeko morris dantzetan errekor berria egiteaz gain bi karitate elkarterentzat 100.000 Libra bildu nahi ditu. Hauxe da bere istorioa:

Gehiago irakurri

Urri gorri hura

2005/09/27

Larunbatean Ortuella-ra goaz dantzara. Badakit Bizkaiko mendebaldean dagoela Ortuella, Barakaldotik haratago, baina egia esan hortik aurrera gauza gutxi dakit Ortuellari buruz. Hala ere Ortuella trajediarekin lotuta dago nire oroimenean. Umetako oroitzapenen artean urri gorri bat daukat iltzatuta e...

Gehiago irakurri

Aurreskuaren ohorea

2005/09/23

Honek ez dauka neurririk. Oraintxe bertan jaso dut eskaera gure herriko udaletik. Herri malkartsua da gurea, mendiari lapurtutako aldapetan bizi gara, eta orain Corte Inglesean bezala ibiltzen gara gora eta behera, eskailera mekanikoetan. Asteburuan eskailera mekanikoen zati berri bat irekiko dute ...

Gehiago irakurri

Ez dago gastauta!

2005/09/19

Egualdixakin entretenimientua euki dogu aurten Arraten. Batek Ama Birjiñari eguzkirik ez ote gentsaun eskatu preguntatzen eban, baiña segiduan entzun eban Felixen erantzuna: Amabirjiñia lagaizue pakian! Eskatu eta eskatuta, gastauta darabigu barren! Bateko Eibarrek irabazi deixala, hurrenguan Ar...

Gehiago irakurri

Dantzari Eguna Hazparnen

2005/09/15

Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 25erako Hazparnen. Goizean talde guztien kalejira eta emanaldia, eta arratsaldean erromeria.

Gehiago irakurri 3

Euskal Herriko dantzen jaialdia Galdakaon

2005/09/05

Aurrera doa Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 50 urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarau zabala. Larunbat honetan Euskal Herriko dantzen jaialdia ospatuko dute eta sei dantza talde gonbidatu dituzte horretarako.

Gehiago irakurri

Miarritzeko Maitaldia hegoaldera begira

2005/09/02

Irailaren 9tik 18ra bitartean burutuko da Maitaldia dantza jaialdiaren 8. ekitaldia Miarritzen. Hamar egunetan 41 dantza ekitaldi antolatu ditu Filgi Claveriek gidatzen duen lantaldeak eta Europako hegoaldeko proposamenak izango dira aurtengo ardatz.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!