Orain arteko ekarpenak

2006ko inauterien datak

2006/02/07

Inauteri batzuk pasa dira dagoeneko (Leitza, Sunbilla, Ituren, Zubieta..) eta beste batzuk luze joko dute (Zuberoako maskaradak esaterako), baina inauterietako ospakizun gehienak datozen asteetan izango dira, beraz, hona horietako zenbaiten datak.

Gehiago irakurri 2

Altsasuko inauteriak Eibarren

2006/02/07

Galdakaoko Andra Mari eusko dantzari talderen eskutik, Altsasuko inauteriak Eibarren ikusteko aukera izango datorren otsailaren 24an.

Gehiago irakurri

Ihaute bizirik

2006/02/03

Juan dan astelehenian Naparruako Zubietan eta Iturenen egon gara, hangotxe joaldunen horrek dunba haundixen, arran eta zintzarri-hots betikuen piztueran. Uniberso asko kabitzen ei da orratzaren buruan be eta Eibarren biharregun illun txamarra lagata, karnabalera, fiestara, espilluaren bestekaldera ...

Gehiago irakurri

Bidasoaldean inauteriak Eraikiren eskutik

2006/01/31

Inauteri garaiotarako Eraiki Dantza Taldeak prestatu dituen ekitaldiak iragartzen prentsa oharra helarazi digu. Inude eta Artzaien jaia eta puska biltzea dira ekitaldi nagusiak, baina aurten eskaera berezi batekin datoz; Puska biltzerako astoa erostea eskatzen diote Irungo udalari.

Gehiago irakurri

Dantza txistulari aldizkariaren 202. zenbakian

2006/01/27

Kalean da Txistulari aldizkariaren 202. zenbaki eta dantzaren inguruko hainbat eduki aurki daitezke bertan.

Gehiago irakurri

Izurri berria, berria izurri

2006/01/26

Gaur ere interprete lanetarako prest gatoz. Beti egoten da tartean plaentxiatarren bat, eta badaezpada, Juanitoren laguntzarekin interprete lanen nondik norakoak argituko ditugu lehenengo. Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela da. Zirikaden artean, interprete la...

Gehiago irakurri

Sabino Arana Saria Ballet Biarritzentzat

2006/01/20

Kultura alorreko 2005eko Sabino Arana Saria irabazi du Ballet Biarritz-ek. Ipar Euskal Herriko kultur bizitzaren eragile garrantzitsua izateagatik eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren harreman artistikoak sustatuz egindako lanagatik saritu dute Ballet Biarritz.

Gehiago irakurri

Badatoz maskaradak!

2006/01/03

Asteburu honetan abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Urdiñarbeko gazteek hartu dute maskaradak antolatu eta herriz herri eramateko ardura, eta urtarrilaren 8an, Urdiñarben bertan egingo duten lehen agerraldia.

Gehiago irakurri 2

dantzan.com-en urtea zenbakitan

2006/01/02

Atzean geratu da 2005a, eta dantzan.com-i dagokionez, urte horrek zenbakitan eman duenari begira jarri gara. Hona hemen zenbait estatistika.

Gehiago irakurri

Dantza 2005 urtean

2005/12/31

Aurten ere sariei esker izan dira albiste zenbait dantzari. Orain ezagunagoak dira (saridunak dira!), dantzan ikusteko ia aukerarik izaten ez badugu ere. Lucia Lakarrak Espainiako dantza saria jaso du eta Urtzi Aranburu Gipuzkoako dantzari profesionalen elkarteak saritu du. Dantzari bikain gehiago ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko [...]

Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere [...]

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago [...]

Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/20

Bai, Jean Michel Guilcherren liburuan konsultatu eta berehala aurkitu dut. 308. orrian: Barcus, rival de Tardets, s'enorguieillit d'avoir possédé le dernier représentant de la lignée, [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.