Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ikasturtean ikasitakoak erakusteko aukera Dantzari Egunean

2019/06/11

Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu ostiralean, ekainaren 14an. Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek Durangaldeko dantzari-dantza prestatzen jardun dute aurten eta beraz, agintariena,...

Gehiago irakurri

Egun bera, ordu bera hiru dantza

2019/06/03

Letra Galegoetan Arrateko dantzak, Santa Kurutzeko jaietan soka-dantza eta Gallastegi pelotariari omenaldian agurra. Hiru amanaldi egun berean, apirilaren 13an Eibarren.  Argazkia: Gorka Errasti Kezka Dantza taldeko dantzariak hiru ekitalditan parte hartu zuten apirilaren 13an, ordu be...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain ikusteko bi aukera: Garazi eta Arrasate

2019/05/20

Pio Barojak sortutako pertsonaia Nafarroa Behereko Zaro herrian ezkondu zen Kattalin Ohandorekin, eta handik km gutxira, Donibane Garazin eskainiko dugu Martin Zalakain larunbat honetan, maiatzaren 25ean. Irulegiko eta Amikuzeko irratiek antolatuta, eta irratiak laguntzeko antolatu da emanaldia. Ma...

Gehiago irakurri

Kontra-dantzak eta Sanferminetako dantzak Euskal Jaian

2019/05/09

Asteburu honetan ospatuko da Eibarko 54. Euskal Jaia. Aurten ohiko datak baino dezente lehenago, hauteskundeak izango baitira maiatzeko azken asteburuan. Igandean, maiatzaren 12an, Euskal Jaiko dantza jaialdia egingo dugu Untzaga plazan eta hiru osagai nagusi izango ditugu bertan. Batetik, Iruñeko...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak Antwerpenen, Europa zaharraren bihotzean

2019/05/03

Frankoen, merovingiarren, magraverriarren eta flandriarren hiri, Europaren bi mila urteko historiaren lekuko pribilegiatua den Anberesen bihotzean, katedralaren plazan, bertako eta inguruko ezpata-dantzen artean Arratekoa dantzatzeko aukera izan du Kezka dantza taldeak. Martxoaren 30 eta 31an izan...

Gehiago irakurri

Baserritarren harrera beroa 2019ko Koko-dantzetan

2019/04/14

2019ko otailaren 23an amaitu dugu Koko-dantzen hirugarren zikloa Otaola eta Kiñarraga auzoetan. Azken honekin, dozena bisita egin ditugun dagoeneko Eibarko baserri-auzo eta kaleetan inauteriak hasierako suziriarekin abiatzera eta aurtengoa ere ederra izan da, beste guztiak bezain berezia. Hala er...

Gehiago irakurri

Alboka taldearekin Plazara Dantzara

2019/04/08

Ostiralean, apirilaren 12an, eta Korrika Kulturalaren baitan, Plazara Dantzara dantzaldi irekia izango dugu Eibarren, Euskal Bizikletaren plazan hain zuzen ere Alboka musika taldearekin eta Patxi Monterok gidatuta. Joxan Goikoetxea (eskusoinua), Arkaitz Miner (arrabita, mandolinia) eta Juanjo Otx...

Gehiago irakurri

Hango eta hemengo kantak Northern Harmony-rekin

2019/03/28

Apirilaren 11an, Vermont-eko (AEB) Northern Harmony abesbatzak emanaldia eskainiko du Eibarren, Coliseo antzokian, eta emanaldia osatuko dute Eibarko Sostoa eta Eibarko Koro Gaztea abesbatzek, eta Kezka dantza taldeak. Munduko txoko desberdinetako kantak jorratzen ditu Northern Harmonyk. Norther...

Gehiago irakurri

Anberesen eskainiko dugu Arrateko ezpata-dantza

2019/03/26

Datorren martxoaren 30ean eta 31n, Anberesen, Flandrian dantzatuko du Kezka dantza taldeak, hiri horretako ezpata-dantzaren festa egun handian. Izan ere Anberesko ezpata-dantza edo Antwerpeneko zwaarddans -ak 50 urte betetzen ditu eta Europako hainbat ezpata-dantza gonbidatu izango gara tradizioz ...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak Otaola-Kiñarraga auzora

2019/02/15

Karnabalak hemen daude eta Eibarren koko-marruak ere prest daude herriko baserri-auzo eta kaleak hartzeko. Datorren larunbatean, otsailaren 23an, Otaola-Kiñarraga auzoko baserrietara hurbilduko dira dantzan, kantuan eta eskean, arratsalde aldera erdiguneko gune nagusiak hartu aurretik.  A...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com