Alboka taldearekin Plazara Dantzara
Ostiralean, apirilaren 12an, eta Korrika Kulturalaren baitan, Plazara Dantzara dantzaldi irekia izango dugu Eibarren, Euskal Bizikletaren plazan hain zuzen ere Alboka musika taldearekin eta Patxi Monterok gidatuta. Joxan Goikoetxea (eskusoinua), Arkaitz Miner (arrabita, mandolinia) eta Juanjo Otxandorenak (bouzoukia) osatutako taldeak jarriko ditu dantzarako doinuak jo eta dantzaldia gidatzeaz berriz Patxi Montero arduratuko da. Kezka dantza taldearen ekimenez, Eibarko Udalak eta Korrika Kulturalak antolatutako dantzaldia izango da ostiralekoa.
Alboka taldearekin Plazara Dantzara
- Data eta ordua: Apirilak 12, ostirala, 20:00etan.
- Tokia: Euskal Bizikleta plaza, Eibar (euria bada, udaletxeko arkupeetan).
- Musikariak: Alboka taldea
- Dantza-gidaria: Patxi Montero
- Antolatzailea: Korrika Kulturala (Eibarko Udala / AEK), Kezka DT