Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Fernando Muniozgureni agurra

2006/07/17

Fernandoren erritmora makina bat dantza egindakoak gara Kezkako batzuk. Euskara eta euskal kulturaren inguruan Eibarren izan dugun akuilurik zorrotzena eta sustatzailerik sutsuena izan da Fernando Muniozguren . 2005eko martxoan, ikusi gintuen azkenengoz dantzan Fernandok. Pas de Basque iku...

Gehiago irakurri

Flandriara goaz abuztuan!

2006/07/13

Kezka Dantza Taldeak Beljikan, Sint-Niklaas hirian ospatuko den Volkskundstweek 2006 Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du aurtengo udan. 2006ko abuztuaren 13tik 18ra ospatuko da jaialdia. Volkskunstweek 1976. urtean antolatu zen lehen aldiz, eta bi urtetik behin antolatzen da harrezker...

Gehiago irakurri

Eibarko Txistulari Alardean dantzan

2006/07/02

Usartza txistulari taldeak antolatzen duen Eibarko Txistulari Alardean parte hartu dugu uztailaren 1ean. Astelehena frontoian eta azaroan egin izan da azken urteotan alardea, baina frontoia itxita zegoenez azaroan ez zen egin, eta azkenean uztailaren lehen larunbatean egin da Untzaga plazan. Hand...

Gehiago irakurri

San Pedro eguneko emanaldia Beheko Tokian

2006/06/29

San Pedro eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dute Beheko Tokiak, eta Kezkako talde bat bertan izan da aurten ere. Irati Kortabitartek prestatzen duen N-89-90 taldea izan da Beheko Tokiaren aurrean dantza emanaldia eskaini duena. 10.30etan meza egin da Karmelitetan, eta handik Behek...

Gehiago irakurri

San Joan eguneko soka-dantza

2006/06/28

Asteburu euritsua izan bada ere, oraingoan ez gaude kexatzeko. San Joan bezperan eta San Joan egunean euria maiz egin zuen, baina San Joan eguneko iluntzean atertu eta gaueko 23.30etarako aurreikusita zegoen soka-dantza arazorik gabe egin ahal izan genuen. Eibarko Rugby taldeko eta Azitain Fu...

Gehiago irakurri

Euri jasaren biharamuna

2006/06/19

Arratsaldeko 19.30ak. Laino beltz batzuk ageri dira zeru barrenean. Azkar ibili beharko gara euria dator eta. Enrikek arin egin ditu aurkezpenak eta musikariak hasi dira lehenengo pieza jotzen. Lehenengo taldea Lapurdiko fandangoa dantzatzera plazaratu bezain pronto haize indartsua altxatu da. Segun...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna

2006/06/13

Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da Eibarko Dantzari Eguna. Urtean zehar ikasitako dantzak aurkeztu eta dantzatzen dituzte egun horretan. Kezka dantza taldearentzat estreinaldietarako zita izaten da. Hamar minutu inguruko saioa egin ohi du, ikasleen dantze...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak jaialdiaren kronika

2006/06/08

Aitortu behar dut aurreikusi baino hobeto joan zirela gauzak maiatzaren 27 eta 28rako prestatu genituen dantza jaialdietan. Ezpata-dantzen inguruko egitaraua prestatu genuen, eta Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzak gonbidatu genituen. Eguzki ederra (ederregia zenbait unetan) izan genuen ba...

Gehiago irakurri

Oñati eta Gipuzkoako dantzak Urkizun

2006/05/21

Euskal Jaiaren aurretik iritsi ohi dira Letra Galegoen jaiak Eibarrera. Galizako etxe indartsua dago Eibarren, asko baitira inguruotan bizi diren galiziar jatorrikoak, eta jai benetan handiak antolatzen dituzte Urkizun. Os Galaicos, Galizako etxeko dantzariekin jaialdia egin ohi dugu Letra ...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren

2006/05/19

Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen 41. Euskal Jaiaren barruan, Ezpata-dantzen jaialdia antolatu du Eibarren Kezka Dantza Taldeak. Ezpata-dantzak jaialdi horretan Euskal Herriko zein atzerriko hainbat ezpata-dantza ikusteko aukera izango da. Bi egunetan izango dira emanaldiak. Maiatzaren 27an...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com