Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Axeri-boda estreinatuko da asteburuan

2008/02/18

Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Axeri-boda , estreinatuko da igandean Bilboko Arriaga antzokian, eta bertan izango dira oraingoan ere Kezka dantza taldeko kideak. Kondharian eta Pas de Basque ikuskizunetan bezala, Axeri-boda ikuskizun berri honetan parte hartuko...

Gehiago irakurri

Arbeit asfreit, ist gut ruhen singelin

2008/02/01

Koko-dantzak pasa ziren. Ez dugu horretaz lerrorik ez argazkirik jarri, baina etorriko dira, bata bukatu eta hurrengoarekin hasi baikara buru-belarri. Gaur kaldereroak ditugu Eibarren. 19.30etan bilduko gara Urkizun, eta ohiko ibilbidea egingo dugu, Estaziñotik pasa, errebal eraitsi berriar en ond...

Gehiago irakurri

San Antonetako soka-dantza

2008/01/23

Aurten San Anton eguna urtarrilaren 17an tokatu da eta hurrengo igandean, hilaren 20an, ospatu ziren Eibarko Azitain auzoan San Anton jaietako ekitaldi gehienak, soka-dantza barne. Urtero bezala Kezka dantza taldeko dantzariok auzotarrekin batera atera eta dantzatu dugu San Antonetako soka-dantza ....

Gehiago irakurri

Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak

2008/01/22

Eibarren mozorrotzeari koko-janztea esan izan zaio. Toribio Etxebarriak karnabalak, koko-jantzi eta koko-marruen inguruan jaso zituen aipamenetako batzuk eta Eibarko hiztegian bildutako beste batzuk ekarri ditugu hona. Horietako batzuk agertuko dira datorren larunbatean aterako ditugun koko-dantz...

Gehiago irakurri

Koko-moko saria bete moko...

2008/01/21

Baserriz-baserri ibiliko gara koko-dantzan eta koko-eskian , eta baserri bakoitzian saria, otarra, pasatuko dugu. Horretarako Eibarren karnabaletan antzeko egoeraren batean erabili izan zen kanta erabiliko dugu. Mikel eta Mireia Otzerinjauregik Eibarko kantuak liburan argitaratu zuten Rosario Alt...

Gehiago irakurri

Koko-eskerako aurtengo ibilbidea prestatu dugu

2007/12/24

Baserri asko dago Eibarren eta ezinezkoa zaigu egun batean denetara iristea. Hurrengo urteetarako begiratuko dugu taldea zatitu, egun gehiago hartu edo zer egin behar dugun, baina aurten, estreinakoa izanda, baserri multzo bat hautatu dugu eta haietara bakarrik iritsi ahal izango gara. Ez dira gutxi...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak eta koko-eskea Eibarko aratusteetan

2007/12/18

Arrateko dantzekin abiatutako bidean sakonduz, egutegiaren beste muturrean gure herriko dantza tradizioak osatzen jarraitzeko asmoa dugu. Udako dantza tradizioek beren kide simetrikoa izan ohi dute neguan, eta Arrateko dantzen neguko ordaina aratusteetan egingo ditugun koko-dantzak izango dira. ...

Gehiago irakurri

Festarik festa San Andresetan

2007/12/10

Talo eta txorizo usainak erakarririk eibartar asko biltzen dira urtero San Andres egunean. Iaz bezala aurten ere lan eguna (ostirala) tokatu zen azaroaren 30a eta Eibartik kanpora lan egiten duten eibartarren falta sumatu zen. Nekazal azokaren inguruan bildu ohi da jende gehiena, goizean goizetik ba...

Gehiago irakurri

Gimnastak, eskalatzaileak eta bakailao zaleak

2007/12/03

Dantzari batentzat dagoen publiko zailenetako bat tokatu zitzaion aurrekoan Anderri. Pasa den azaroaren 17an, Ipurua Gimnasia taldeak antolaturik Gimnasia Erritmikoko IX. San Andres lehiaketa ospatu zen Eibarko Ipurua Kiroldegian. Euskal Herriko taldeez gain nazioartetik Bulgaria eta Errusiako talde...

Gehiago irakurri

Buruko zapia jarri minutu batean [bideoa]

2007/11/27

Buruko zapia eta baserritar jantzia oro har atontzen ikasteko lehen tallerra egin genuen atzo, eta batzuk presentzialki Portalea Kultur Etxera etortzerik ez dutela kontuan hartuta, bukaeran bideo bat grabatu genuen, edonork etxetik ikusi eta zapia ez jartzeko aitzakirik izan ez dezan. Bideoa iku...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com