Orain arteko ekarpenak
Azurtzako soka-dantza
2007/08/03
Urtero legez aurten ere Azurtzan izan gara Kezka dantza taldekoak soka-dantza egiten. Santiago egunez izan ohi da soka-dantza Azurtzan, hala ere, aurten uztailaren 25a lan eguna izanik hurrengo igandean, hilaren 29an egin genuen dantza. Soka gidatzen Josu Garate ibili zen eta atzeskulari ald...
Maskaradak Tremp-en
2007/07/20
Artaziak,
barrila, bandera, zaldia eta zaldiaren buztana furgonetan sartu eta Tremp-era
abiatu ginen Kezka dantza taldeko bost dantzari eta bi txistulari pasa den
uztailaren 14ko asteburuan bertan ospatu den En Tremp Dansa, 2n festival de
Música i dansa del'altpirineu jaialdian parte hartzera.
...
Agarra-me estes palos!
2007/07/11
"Tem para fazer um trabalho aprofundado e na motivação de jovens para a
de danças tradicionais e a cultura tradicional" esaten zigun Tosé-k afalorduan. "Baita guk ere!" erantzuten genion.
Tosé Mirandako Pauliteiro en zuzendaria da. Dantza tradizionalen jarraipenarekin kezkatutako gizon sinpat...
Ilunpean soka-dantzan
2007/07/11
Urtean zehar egiten ditugun ekitaldien artean ziur aski San Juan eguneko soka-dantza izango da argazkiak ateratzeko baldintza kaskarrenak dituena. Untzaga plaza oso handia da, gaueko 23.30etan ilun dago eta plazako farolak ez dute argi handirik ematen, eta dantzariak lerro luuuzeetan antolatzen ga...
Pauliteiroen erresumara goaz
2007/07/05
Portugalen, Miranda do Douron Pauliteiroen nazioarteko jaialdi
batean parte hartuko dugu asteburu honetan.“ Festival Internacional de
Pauliteiros ”
jaialdia egingo da asteburuan Miranda do Douron eta bertan dantza egitera goaz. Arrateko Amaren dantzak aurkeztuko ditugu
bertan
uztailaren 7an, larunba...
Bai bizi, bai bizi, eta biziko ere!
2007/06/28
Aurten bai, aurten eguraldia lagun joan zen aurrera Eibarko
Dantzari Eguna. Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat kurtso bukaerako
jaialdi nagusia izaten da emanaldi hau, eta Kezka dantza taldeko
dantzarientzat urtean zehar prestatutako errepertorio nagusia
jendaurrean aurkezteko data. Aurten Lapurdiko...
Ekaineko protokoloak
2007/06/19
Klub Deportiboko Finalista Eguna ospatu zen Arraten ekainaren 3an.
Mendiko finalistei dominak banatzen zaizkie ekitaldi nagusian. Enrike
Izagirreri tokatu zitzaion agurra dantzatuz mendizaleak omentzea.
Kezkako Andoni Altzibar eta Iñaki Barua txistulariak aritu ziren jotzen. Ekainaren
8an eman zitz...
Hiru baserri asteburu bakarrean
2007/06/13
Urteak pasa daitezke El Caserio zarzuela batean dantza egitea egokitu
gabe eta hara asteburu bakarrean hiru tokatu zaizkigu! Bat Eibarren,
Coliseo antzokian eta bi Malagan, Teatro Cervantes-en.
El Caserio Eibarren
Bilboko Ensanche abesbatzak ekarri du Jesus Guridiren zarzuela famatua
Eibarko C...
Makila bat mesedez!
2007/06/05
Asteburu bakarrean apurtutako makila kopurua ez zen makala izan.
Larunbatean elgoibartarrek hautsi zituzten hiruzpalau, baina igandean
Cortes-ekoek ezpelezko makilak (nork zioen ezpelezkoa ez direla
apurtzen??) hausten hasi zirenean ez zen hura geratzerik izan.
Portugaldarren makilak besteonak halak...
Euskaltzaindia eta ezpata-dantza
2007/06/05
Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldia irakurri zuen joan
den larunbatean, ekainaren 2an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
egoitza nagusian. Ekitaldi hasieran ezpata-dantza egin genuen.
Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka
dantza taldeko dantzari...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]