Bai bizi, bai bizi, eta biziko ere!
Aurten bai, aurten eguraldia lagun joan zen aurrera Eibarko
Dantzari Eguna. Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat kurtso bukaerako
jaialdi nagusia izaten da emanaldi hau, eta Kezka dantza taldeko
dantzarientzat urtean zehar prestatutako errepertorio nagusia
jendaurrean aurkezteko data. Aurten Lapurdiko inauteriak eskaini ditu
nagusien taldeak. Kaskaroten martxa, makila-txikien dantza, Agur
Eztebe, dantza-luze eta Betti Beteluk prestatu zuen fandangoa.
Kezka Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da Eibarko Dantzari Eguna. Urtean zehar ikasitako dantzak aurkeztu eta dantzatzen dituzte egun horretan. Dantzen doinuak jartzen Kezka dantza taldeko txistulariak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, eta Marisol Arrillagak gidatuta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako soinu eta kitarra talde bat aritu ziren. Hauxe da 2007ko ekainaren 15ean Untzaga Plazan eskainitako emanaldiaren egitaraua:
Felipe Loyolak, Fernando Retolazak eta Iñaki Zugastik ateratako argazki sorta ederra dago flickren.