Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Agarra-me estes palos!

Dokumentuaren akzioak

Agarra-me estes palos!

2007/07/11 12:24
"Tem para fazer um trabalho aprofundado e na motivação de jovens para a de danças tradicionais e a cultura tradicional" esaten zigun Tosé-k afalorduan. "Baita guk ere!" erantzuten genion.
2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0056
Tosé Mirandako Pauliteiroen zuzendaria da. Dantza tradizionalen jarraipenarekin kezkatutako gizon sinpatikoa. Kalejiran gure laguntzaile izango zela eta ez zitzaigun ba sanferminetarako moduan jantzita etorri? "Dantzari gazte bikainak dituzue eta!" esaten genion guk. "Bailar? não saben dançar! bater los palos sim, batear forte sim, mais dançar? ummm..." Egia da oinen dantzarekin ez direla gehiegi arduratzen pauliteiro gazteak. Baina indarrez eta bizi kolpatzen dituzte makilak, eta estilo naturalez dantzatzen dira. Etorkizuna ere ziurtatuta dute. Ikusgarria izan zen "Pauliteiricos" umeen taldea nolako indar eta estiloarekin dantzatzen zen, eta zer esanik ume gaiteroen taldea, nagusiena baino hobea zen!! Pauliteira taldeak ere erakutsi zuen ez dela atzera geratzekoa.
2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0043

Tábara eta Tierras del Pan

Gustura ikusi ditugu Miranda do Douroko nazioarteko jaialdian parte hartu duten pauliteiroen taldeak. Eta horiekin batera Zamoratik etorritako bi talde oso interesgarri. Tábarako taldeko dantzariek taldea bizirik mantentzeko dituzten arazoen berri eman ziguten. 1000 biztanleko herria da, eta dantzari gehienak inguruko herrisketan bizi dira. Kalejirarako kaska ikusgarriak eta paloteo errepertorio polita erakutsi zuten. Axeri-dantzan ikus daitezkeen moduko jokoak egiten zituzten buruan azeri-larrua zeraman Birrio izeneko pertsonaia arlekinatuarekin.

Zamorako bigarren taldea ez genuen gauerarte ikusterik izan. Afalordurako agertu zen Alberto Jambrina, Muelas del Pan eta Tierras del Pan eskualdeko dantzariekin. Alberto Jambrina oso gizon ezaguna da musika tradizionalaren munduan. "Flauta y tambor" (alegia, txistua eta danbolina) bikotearen inguruko espezialista bikaina da. Bere gaita (gaita charra Salamankako txistua da) eta danborrarekin gidatu zuen Tierras del Pan-eko dantzarien jarduna. Dantzariak elegante eta makila-dantzak ikusgarriak.
2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0038

Kezka eta Mirandanças

Kezkak eta Usartzak Arrateko dantzak eskaini genituen jaialdian. Ezpata-dantza eta trokeo-dantzak (makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena). Ikusmina behintzat piztu genuen, hainbat lagun hurbildu baitzitzaigun bukaeran galderak eginez edo ezpatak ikutzeko baimena eskatuz. Emanaldia borobil-borobila ezin esan atera zenik, urduritasuna eta eskarmentu falta antzeman zitzaigun eta.

Bisita laburra baina mamitsua egin dugu Portugalera. Andrea, Cristina, Vitor, Tosé eta kultura tradizionalaren alde lanean dabilen Mirandanças elkarteko hainbat lagun ezagutu ditugu. Aspaldiko kalejira luze eta beroenean (eguzkiagatik) Miranda do Douro herriko kale guztiak ezagutu ditugu, inguru horietako txahalak brasan eder askoak direla dastatu dugu, Duero ibaian barrena egindako kruzeroa ia-ia hainbat animalia basati ikusi dugu eta zenbaitek parrandarako tartea ere atera dute.

Moito obrigado Mirandanças!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com